Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
epaiki. iz. (TE). Sierra; sierra para metal. Esku-zerria. Metalak ebagitzeko zerria (ETNO). Ekarrirazu epaikixa, burdiña hauxe laburtu biharra daukat eta. / Epaikixa, itxuskixa, birikixa.... / Epaikirik onenak suekuak; bai ba, Wolframio edo Tungstenozko aleaziñuak onduen domiñatzen dittue-eta. / Hi, txotxo!, biharrakin pentsaik; barriketan jardutzen badok berriz be apurtuko dittuk barautsak eta epaikixak. / Barautsak, epaikixak ta gaiñerako erremintta guztiak epetakuak ei zittuen. (Zirik 106). Ik. esku-zerra.
epaiki-etxe. iz. (ETNO). Arco de sierra, portasierra. Epaikixan euskarrixa. Epaiki-etxia da behin-da-betiko erreminttia. / Holan dok ala? hainbeste panpan erabiltzen dok, heure burua besterik ez lakua dalakuan, eta oindiok ez dok ikasi epaiki-etxiari epaikixa ezartzen. / Epaiki-etxia erosi biharra dago, hamengua erdi apurtuta dago ba.
epaiki-orri. iz. (ETNO). Hoja de sierra. Metalak ebateko hagindun orrixa. Kontuz ibilli hari, apurtu bihar dok-eta epaiki-orrixa. Ik. esku-zerra.