Eibar aldeko hiztegia
urebagi (urebai). 1 . urebagi (urebai). iz. (ETNO). Grieta en el temple; raja en el temple. Tenplian pieziari iñoiz gertatzen jakon zartaria edo ebagixa, ur hotzegixan hozten danian.
Sarri galdatutako galtzairuak urebagixak ugari. / -Han! oin be, ur hotzegixa zalako-edo sekulako urebagixa egin jako. Zegaittik ez dozu sartu txingar bat uretan, pixkat epelagua jarri deiñ? -Sartu dot barren! -Beinke, ikusten neban pieza honi urebagixak urten bihar zetsana, lehen be, behin baiño gehixagotan tenplautakua zan-eta. / Alperrik galduta dagok burilla, tenplatzerakuan urebagixa egin jakok. Ik. zartara. |