Eibar aldeko hiztegia
entoloma. iz. (ETNO). Seta engañosa; entoloma (Entoloma lividum). Perretxiko izena da.
Nahiko perretxiko ezaguna da eta oso kaltegarrixa. Badirudi izena liburuen eta egunkarixen bittartez sartu dala Eibarrera. Izan be, Euskal Herrixan perretxikuak eragindako kalte larrixen %90 ingurua entolomian errua da, eta sarri aittatzen da komunikabidietan. Errez nahastatzen da zuziakin (Calocybe gambosa) eta pardilliakin (Lepista nebularis). Euskera batuko maltzurra izena ez da ezaguna gure herrixan.
|