Eibar aldeko hiztegia
baba. 2 . baba. iz. (TE). Alubia, judía (Phasolus vulgaris). Lehenago, babak beratzera bota bihar izaten ziran, balia lakuak gura ezik. Gaur egunian hau berbiau alubia esanguriakin erabiltzen da gehixenbat; TEk sinonimotzat dakarren babarrun berbia ez dabe erabiltzen eibartar petuak.
3 . baba. iz. (ETNO). Ampolla; baba. Pelotan aspaldixan ein barik, eta babiak urten desta eskuan. / Oingo botekin ez dagok bildurrik, baiña lehenguekin? Babak urtetzen zittuan, jo-ta berihala...!. Goguan izan azentua bigarren silaban daroiala: babá (mugatu singularrian babía, eta pluralian bábak).
baba baltz [baba beltz]. iz. (TE). Haba (Vicia faba). Baba-baltza urdaixakin, ikazgiñen eguneroko jatekua. / Legatza, baba baltzakin ipiñitta ederra euan. (Zirik 47).
baba barri. 1 . baba barri [baba berri]. iz. (TE). Haba nueva. Udabarrixan, baba barrixa eta idarrak... 2 . baba barri [baba berri]. iz. (TE). Alubia fresca. Baba barrixa, uda-azkenerutz, arto-sailletan batzen danian... baba pintxan. iz. (JSM). Alubia pinta. baba zuri. iz. (TE). Alubia blanca. Garizuman, baba zurixakin eindako potajia. baba-jan. iz. (TE). Banquete de alubias; comilona de alubias; alubiada. "Comilona a base de alubias con toda clase de aditamentos" (TE, 208). Domekan, baba-jana dogu Trabakuan hogei lagunek. baba-lapiko. iz. (TE). Cocido de alubias; potaje de alubias. Baba-lapikua, egunero, eguardixetan. Ik. lapiko, oillo-lapiko. baba-leka. iz. (TE). Vaina, alubia verde. Baba-lekak, kipula eta orixuagaz, afari ederra. Leka gehixago erabiltzen da.
babiak urten. dio/zaio ad. (TE). Hacerse/producirse/salir una ampolla. Atxurketan, aspaldixan eiñ ez, eta babiak urten desta eskuan. Urten desta edo urten jata bixetara erabiltzen da.
|