Eibar aldeko hiztegia
izuta. iz. (ETNO). Lazo o ligadura. Korapillua, kiribiztia. Gehixenbat gari-azauak lotzerakuan egitten zan korapillua.
Garixa igitaixakin ebagi, eta lurrian lagatzen zan hasiera baten. Baiña gero azauak egin bihar izaten ziran, eta horretarako ziritxo bat erabiltzen genduan, "txaberia" jako haren izena. Lasto batzuk hartu, eta ziri horrekin korapillua egitten genduan, "izutia" esaten dana. Eta holaxe azaua eginda. Gero pilluetan ipini, eta beste guztia. Garixak biharra daka demasa. Izutia egitteko zirixari, txaberia edo txabillia esaten jako.
|