Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ua-uau.
1 . ua-uau (au-au, uau-uau, guau-guau, gua-guau). iz. (TE). Perro; can; chucho. Ume berbetan, "txakurra" Guazen hamendik, au-au dator eta. / Ua-uauk zer egitten dau? / Eta zu zer zara? animalixia?... txakurra!, ua-uau!. / Ez egizu egin negarrik, bestela guau-guau etorriko da eta. Ik. pitxitxi, txitxi.
2 . ua-uau (uo-uo, ua-uo, guau-guau, au-au). onomat. (ETNO). Ladrido de perro, onomatopeya; ¡guau, guau!. Txakurran zaunkia. Hor dabil gure txakurra "ua-uau", pasatzen dan edozeiñeri. / Nere biharrak, Itxurrizarretik ur freskua eruan etxera eta oilluak gobernau. Eta gu han geratzen giñan, kromuekin, eta illunduta etxera! billurtuta; Jesus! eta amari: -"Ai ama, ez dot ekarri ura, billurtu eitten naiz da...", eta -"Aber ze esaten daben, aittai esan". Eta orduan, Iñarrian euken txakur bat, "Nabarro", eta batzuetan, zeoze ez nebanian eiñ, -"Nabarrora eruan bihar zaittut!", atia itxi eta kanpuan, oo...! Eta mutillak, nere anaiak, ba "ua-uau-ua-uau-ua-uo!": ha zan purgatorixua!, nere estuasuna eta nere negarrak...! aittan bihotza be bigundu eben: nere fabore nere aittak.