Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
itturri [iturri].
1 . itturri [iturri]. iz. (TE). Fuente, manantial. Ibarkurutzeko itturrixa. / Ibaixan goi itturri bat da hamentxe. / Hamen itturri onak, Urkuzukua, Ardantzakua, Loidiñekua Fundidoresetan... Untzagan bajeuan bat, baiña eskasa zuan. Gero Plaza Barrikua be bai. Ta Ibarkurutzekua be bai. Baiña lehen zekazen bi mutur; txorro bi; eta lau arbola aldamenetan. Amañakua be ona, ta Isasixan beste bat Kiputzanekuan onduan. Mordua egongo zittuan, bost-sei gitxienez, onak. Segurutik gehixago. Ardantzan bi jeuazen, bata ona ta bestia eskasa... Trenbidia pasauta bata, oso ona; ha goikua zuan ura oso ona; ona baiña ura! Ta egunero jentia bialtzen juen itturrira, andrak edo gaztiak edo... "Atzena?" preguntatzen zuan, ta "fulano", ta, bueno, "haren atzetik neu". Batzuetan izaten zan kantinploria ta beste batzuetan pitxarra, lurrezko pitxarra. Orduan ez jeuan konfiantzarik txorroko urakin. / Ardantzako itturrirutz. (Zirik 57).  Toponimuetan eta onomastikan sarri agiri da: "radical de muchos derivados en sobrenombres y apellidos. Iturritxo, Iturri-Kastillo, Iturrua, Iturriño" (TE, 443).
2 . itturri [iturri]. iz. (TE). Elocuencia, facundia, verbosidad. Figuradua da. Itturrixa, berbetan hasi ezkero.. / Ene! Horrek daka eten bako itturrixa, zenbat berba!.
3 . itturri [iturri]. iz. (TE). Origen; fuente; motivo, causa. Horren aberatskerixen itturrixa badakigu nun dan.
itturburu (itturri-buru) [iturburu]. iz. (ETNO). Madre, manantial; origen. Iturburutik gauzia ziur jakiñaz. (Ibilt 457). Ik. begi, zan.