Eibar aldeko hiztegia
txapel. 1 . txapel. iz. (TE). Boina. Gure herrixan iñoiz ikusi zan txapelik haundiña, sasoi baten Apotxek erabiltzen ebana. / Plazentzian bururik haundiña eukala diñue. Bere txapela, kirten bat ipiñi ezkero, guardasoltzat erabili ei zeikian. (Zirik 60).
2 . txapel. iz. (ETNO). Nube en la cumbre de un monte. Mendi tontorretan gelditzen diran laiño edo hodiak.
Karakatek txapela dakanian, gatxa Deban egualdi ona egittia!. 3 . txapel. iz. (ETNO). Pieza sobre poste. Zutabian gaiñian ipintzen dan egur zatixa. Zutabian zabaleria haundittu eta frontalak nun ezarri euki deixan.
txapel-kasko. iz. (TE). Visera, gorra. "Gorra de visera" (TE, 686).
Euskaldunik (ez da) ikusi iñoiz txapel-kaskuakin. |