Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
laskittu, laskitze [laskitu]. du ad. (ETNO). Restregar la ropa. Erropak garbitzeko jaboiakin igurtzi. Lixibia jo. Laskittu! Laskittu! Erropak laskittu! Laskittu da, jaboiakin zertu, erropia jo. Lehen askian onduan egoten zan losa bat, eta han joten zian. Edo lixibia. Lehenago, etxietan egoten zan lixiba-harri bat, harri sakon bat zulua eginda, eta han erropak eitten zian. Por ejenplo labadorian bonbuan modukua edo haundixagua, baiña harrixan einda. Izerak-eta, hamabostian behin, edo ohiak aldatzen zianian, han ipini, ta... Erropak ipintzen zian sutako hautsakin eta koipiakin! Orduan jaboirik ez zan. Sutako hautsakin ta gero erremua, erremu orrixak. Hor euki, ta gero lixibia jo esaten zan, askan aklarau, laskittua. Ik. jabonaduria egin, lauskittu, lixibia jo.