Eibar aldeko hiztegia
imiña. 1 . imiña [imina]. iz. (TE). Cuarto de fanega; cuartal. Alien pixu neurrixa, anegian larena (ETNO).
Imiña bat gaztaiña ipiñi eben afaittarako. / Imiñia, bai! Neurri bat zan. Ha izaten zan... Hamen eskulekua, hamen eskulekua. Bai, hori Mendigoittin edo Larrañetan, edo nunbaitten egongo da. Imiñia eta anegia. Anegiak daukaz lau imiña; ta imiñiak daukaz lau imiñaun. Bai, anegian lautik batekua imillauna. Ik. anega, imillaun, lakari. Ymina. Pixu neurrixa. "cuarta". (EOYE, 1496, 438. or. (JEL)).
2 . imiña [imina]. iz. (ETNO). Caja de medida de un cuartal. Garixa (eta beste ale batzuk) neurtzeko egurrezko kutxa modukua. Imiña bat neurtzeko erabiltzen dana. imiñerdi. iz. (ETNO). Medio cuartal. |