Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
aguratu, aguratze ( aguratutze) [aguretu]. da ad. (TE). Envejecer, hacerse viejo [referido al hombre]. Agure bihurtu (AN). Denboria baiño lehen aguratu zan. / Bizi egin gura, eta ez aguratutzia. / Bildur eban aguratzia. / Aguratu garala bixok. (Ibilt 150).
aguro [agudo]. adlag. (TE). Rápidamente, velozmente. Belutu bihar jaku eta aguro ibilli zaittez. Anton. luze, sosiguz. Ik. arin, azkar, bizkor, laster, bizkor.  Baleike agudo erabiltzia baten batek baiña Eibarren aguro formia da normalian erabiltzen dana; TEk berak be aguro, agurotu, agurotzia... dakarz.
agurotu, agurotze ( agurotutze) [agudotu]. da/du ad. (TE). Acelerar(se), activar(se). Urrixa, baiña agurotu zan bere kontura jarri zanian. / Ikutu batekin, agurotu zan erlojuori. / Makiñak agurotutzia zan bere asmua. Ik. azkartu.
agurtu, agurtze ( agurtutze). du ad. (TE). Despedir, decir adios; saludar. Agur egin, agur esan. Ameriketara doian laguna agurtu dogu Bilbon. / Gura neban danak agurtzia, baiña ez neban euki denborarik. / Doiana agurtutzia, beti tristia; datorrena agurtutzia berriz, alaigarrixa. / Agurtu dogu Donostian Ameriketatik zetorren famelixia. Ik. agur egin.
ahal. iz. (TE). Poder, partícula modal. "Voz que significando facultad o potencia, es determinante de verbos a los que se antepone, para otras tantas acepciones" (TE, 122).
ahal izan. da/du ad. (TE). Poder, ser posible. Zerbaitt gertatzeko edo egitteko ezintasunik, eragozpenik edo debekurik ez izan (beste aditz baten onduan nahiz bakarrik). Ahal izan baleu, eingo eban. / Legez, ahal izango eban emaztia etxeratzia baiña ez eban gura izan. / Jaso ahal izan eban berrogei bidar lepora izugarrizko harri astuna. / Zuk esan dozun kontua, ahal izan leikiana.
ahal dala. esap. (TE). De ser posible, pudiendo. Ahal dan artian, ahal izan ezkero. Ahal dala, ez detsagu ogidu bihar.
ahal dana. esap. (TE). Lo posible, lo que se pueda. Gure aldetik, ahal dana eingo da.
ahala. zenbtz. (TE). Tan pronto como; según, en la medida que, a medida que . Aditz baten onduan, bezin laster, -ren neurrixan esan gura dau. / "Sufijo o terminación que denota cuantividad ad libitum" (TE, 122). Jan ahala ekarri zetsen mahaira. / Eiñ ahala batzen jakon lana. / Etorri ahala jaurtitzen zittuan bere ondasunak. / Matio Eiñ-ala esaten zetsen bati, eiñ ahala bihar beti eukitzia zalako bere harrokerixia.  Aurretik aditza dabela erabiltzen da beti: ad + ahala.  
ahaldu, ahaltze ( ahaldutze). du ad. (TE). Posibilitar, habilitar. Ibilli eta ibilli, halakoren baten ahaldu eben gauzia. / Balitza bihargiña erostaille letz gehixago ahaldutzia, tira gehixago izango leukie salgeixak. / Hala aurkittu zan, alde batera hil guran ez beitzeko bere pauso lotsagarrixa; eta bestera, bizi nahi, Zaldunagan mendekatze gogorra ahaldutzeko. (Ibilt. 478).
ahaldun. izond. (TE). Que tiene poder, poderoso,-a, potente. Ahaltsua, ahala daukana. Ahalduna izatia ez da nahikua. Ik. ahaltsu.
ahalegin. iz. (TE). Esmero, empeño; esfuerzo; tentativa, intento; lo posible. Ahalegiña ez da nahikua, eta intenziñua be ez, arteko gauzetan. / Ahalegin guztiakin einda dago obra hori. / Eiñ dau ahalegiña sasoiz heldutzeko, baiña alperrik izan da.
ahalegiña egin. du ad. (TE). Hacer lo posible, procurar; esforzarse, empeñarse. Ahalegin guztia ein eta gero etsi zetsan gauziari. / Ein dau ahalegiña sasoiz heldutzeko, baiña alperrik izan da. Ik. zaildu, ahalegindu, egiñahalak egin.
ahalegindu, ahalegintze. da ad. (OEH). Empeñarse, esforzarse, hacer lo posible. Ahalegina egin, zaildu. Ahaleginduko naiz, arazua argixago azaltzen. / Danen gogua betetzia erreza ez bada be, horretara ahalegindu gara Eibar inguruko euskeran egitterakuan. (Zirik 5). / Horretxégaittik, Gautxorixa, ahalegintzen zan bere andria ta auzokuak konturatu barik etxian sartzen. (Zirik 25).
ahalegintzaille. izond. (TE). Voluntarioso,-a, esforzado,-a. Ahalegina egitten duena. Mutill urrixa baiña ahalegintzaillia.
ahalkizun. iz. (TE). Autoridad, poder. Gure alkatien ahalkizunak irauntzen eban urte bi.  Ez da erabiltzen.
ahaltasun. iz. (TE). Poder, facultad; potencia (espiritual); capacidad, aptitud. Ahalmena;"gaitasuna" (AN). Arimiak, ahaltasunak dittu hiru: oroimena, adimena eta borondatia. / Kaitanon ahaltasuna, modu danetara, urre jartzen, gubillera ta nahiz puntzetara (Ibilt 51). / Eta gaitz batek gortuta laga arren, ez eban hutsuna honek gitxitu, ez ofiziuan albidaderik eta ez ostiango gauzetan aurrera urtetzeko eban ahaltasun zorrotza. (Ibilt, 469).
ahaltsu. izond. (TE). Poderoso,-a. Ahalduna, ahalez betia. Zan ahaltsua, ez diru askon jabe izatiakin, ezbada ze bere jakintasun eta zuzentasunagaittik. / [...] Jaungoikuak, bere esku oso ahaltsuakin (Ibilt 321). Ik. ahaldun.
ahaltsutasun. iz. (TE). Poderío, dominación . Moruen ahaltsutasuna gure basuen barreneraiñok zabaldu zan.
aharrausin (arrausi, arrosin) [aharrausi]. iz. (TE). Bostezo. Batan aharrausiñak, bestieri guria ekartzen detsa. / Aharrausin luzia, loguria edo gosia.  VOk diño Eibarko forma normala arrosin dala, a(ha)rrausin ez dabela entzun be egiñ.
aharrausin egin (arrausi egin, arrosin egin) [aharrausi egin]. du ad. (TE). Bostezar. Ezkontzerakuan be, aharrausiñ eiñ ei eban.
aharrausinka (arrosinka, arrausika) [aharrausika]. adlag. (TE). Bostezando. Aharrausinka egon nintzan gaubela guztian. Ik. aho zabalka.
© Asier Sarasua
ahata. iz. (ETNO). Azulón (Anas platyrrhynkos).  Paseko beste anatida guztiak be (zerzetia izan ezik) ahatak dira; basarrikuak, barriz, bilixak edo paittak dira.
1 . ahaztu, ahazte ( ahaztutze). da/du ad. (TE). Olvidar(se). Ahaztu jata diru apur bat aldian hartzia. / Aberatsa hutsera etorzia betiko ahaztutzia da.