Geografixia eta egualdixa


karatx [karaitz]. iz. (ETNO). Piedra caliza. Ni gaztie nitzala karabixetako harrixa etaratzen Urkon! Karabixek karatxa biher dau; karabixa eingo bada karatxa bihar! Eta karatxa eguan Urkon, goixen. Ta hara juten nitzan ni, granujie, astuakin! Goguan dakat bete-betien; nik eukiko nittun lau-bost urte orduen, baiña astuan ondorien, banekixen parajie nun eguen ta juen. Ta han Arandoko lau bat gizon harri-ataratzen! Mendixen burdixekin harrittan jentie. Urkoraiño, nik, astuakin bazkarixe eruaten notsen. Ik. kareharri, kare-hatx.


truxal. iz. (ETNO). Chaparrón, lluvia torrencial. Pluralian: Truxalak, euri haundixak, ufalak. Ik. euri-truxal, zaparrada, truxu.  Pluralian gehixenetan.  (Ibilt 383).
truxalak egin. esap. (TE). Jarrear, llover a cántaros. Truxalak ein dittu eguardirutz, eta danak hartu dittugu gaiñian. / Truxalak ein zittuan haraiñegun, eta etxetik urten be ezin izan genduan ein!. Ik. zaparrada, bota-ahalian jardun, euritte, eurizar, garratz bota / egin / jardun, goixan-behian jardun, truxal, truxu, zaldizkuak.


euri-truxal. iz. (TE). Chaparrón, lluvia torrencial. "Lluvias cerradas y persistentes" (TE, 361). Arratera juanda, euri truxalak hartu dittugu gaiñian. Ik. truxal, truxu.


ostalde. iz. (TE). Ocaso, occidente, oeste, poniente. Ostaldia gorri-gorri dago, Bizkai guztia sutan balitz letz. Anton. sortalde. Ik. sartalde, arrasalde, mendebalde.


haixe-bolada. iz. (ETNO). Ventolera, ráfaga de viento. Haixe-bolada demasa!: uste eze, danak aurrian eruan bihar dittuala!. Ik. mendabal.


haixete [haizete]. iz. (ETNO). Ventolera; temporal de viento.


haixia atara (haixia etara). du ad. (TE). Levantar viento. Batera-batera haixe gogorra atara dau, eta itsasuan diranak estu biharko dabe.


hego-haixe (hego-haize). iz. (TE). Viento solano; viento sur. Hego-haiziak garbitzen dau zeru-azpi guztia, eta urriñeko mendixak hurrago balitzaz letz ikusten dira orduan. / Hego-haizia atara dau, eta edurrok zihero urtu dira berihalaxe. Ik. andra-haixe, hegoi, zoro-haixe.


andra-haixe. iz. (ETNO). Viento sur. Bueno!, hego-haixia dago!, bai-bai!, andra-haixia!. Ik. hego-haixe, hegoi, zoro-haixe.


3 . zan. iz. (ETNO). Vena de agua, veta subterránea de agua. Lur azpittik doian ura, erreka izatera heltzen ez dana. Ik. itturburu.