Geografixia eta egualdixa
1 . mendabal (mendebal, bendabal) [mendebal]. iz. (TE). Viento de componente Oeste, muy húmedo y templado. "Haixe umela, hormak bustitzen dittuana eta eurixa dakarrena" (ETNO). / "Bendabal: Se dice en Eibar de un viento templado que precipita el vapor de agua del aire y determina un ambiente aguanoso" (TE, 239). / "Mendabal: Se dice de un viento templado que precipita la humedad en las superficies, haciéndolo todo aguanoso" (TE, 551).
Bendabala lakorik gauzak alperrik galtzeko... / Mendabala dabill eta horma guztiak bustixak dagoz. / Mendakarixa, komeni, komentua, mendabala.... / Mendebala atara dau, eta hurrengo egunetan guardasolakin ibilli biharko dogu. Ik. ifar-haixe, ifar, norde, hegoi, ifar-mendabal, napar-hegoi.
1 . haixe (haize) [haize]. iz. (TE). Viento. Itsasaldetik datorren haizia, ongi etorria udan. Ik. ifar-haixe, ifar, andra-haixe. Gehixenetan, haize > haixe ahoskatzen da Eibarren.
eurixa jardun [euria jardun]. du ad. (TE). Llover. Juan daneko hamabost egunian eurixa dihardu, eta ugaratxu bihurtu bihar gara. Ik. eurixa egin.
euri-tanta (euri-tantan). iz. (TE). Gota de lluvia. Lehelengo euri-tantak jausi orduko, aterpian giñan. / Euri-tantanak hasi dira eta guazen hamendik.
lihor (lehor, ligor, legor) [lehor]. iz. (TE). Tierra, tierra firme; seco. "Lo árido, lo seco, en oposición a las aguas (el mar, los ríos, los lagos)" (TE, 520).
Jaungoikuak hirugarren egunian batu zittuan urak alde batera, bestian legorra agertu zein; eta legorrari esan zetsan "lurra", eta uren bat eiñari, "itsasua". / Lihorreko mariñela, ondo irabazteko. / Ligorra hartu ebenian jarri eben kurutzia. / Uda legor batian. (Zirik 65).
lihorreko harri (ligorreko harri). iz. (ETNO). Piedra para afianzar el palangre. Peskarixen berbia da.
Ik. kordel, punta-harri.