Taillarra


euskarri. iz. (ETNO). Soporte, apoyo, sostén. Zerbaitti eusten detsan oiñarrixa, zerbaitti finkotasuna emoten detsana. Taillarretako berbia da.


2 . ar. iz. (ETNO). Macho (en troquelería, en ajuste, en fundición). Beste baten barruan sartzen dan piezia. Trokelian, emian sartzen dana. Galdaketan, piezen sakonunak edo zuluak ataratzeko, moldian jartzen dan piezia. Trokel arra hausi egin da.


© Jaione Isazelaia
2 . orratz. iz. (ETNO). Aguja, manecilla. Orratz formia daukan eta funziño askotarako erabiltzen dan gauzia edo piezia: erloju-orratza, iparrorratza... Taillarretan be sarri erabili izan da. Gauzak neurtzeko aparatu askok eruaten dabe orratza: erlojuak, voltimetruak, anperimetruak, manometruak, konparadoriak eta abar.


akabatzaille. iz. (TE). Pulidor. Metalezko piezeri azala leun-leun lagatzeko ofiziua daukan bihargin artisaua (ETNO). / "Artesano que pulimenta las piezas metálicas del arma" (TE, 121). Melitxon Sosua, akabatzaillerik onena. / Akabatzaillia, bizar-kentzaillia, hazur-konpontzaillia, motzaillia.... / Gure akabatzailliak agindu bai, baiña oindiok ez deskuez akabau piezak. / Akabatzailliak ezagun izaten dabe kalian be: musturra baltza. Baiña ondo irabazten dabe akabatzen / Urkuzu aldian dauaz akabatzaille onenak. Ik. leuntzaille, dultzitzaille.


lima-pikari. iz. (TE). Picador,-a de limas. Gure anai bata lima-pikarixa zan. Ik. lima-pikatzaille.


alekia hartu. esap. (TE). Agarrotarse, griparse [un mecanismo]. Makiña baten atal bat, alekia dala-eta trabauta geratu: ejia kojinetian, esate baterako (ETNO). Alekia hartu detsa ardatzak. / Makiña bati behiñ ejiak alekia hartu ezkero arreglo zailla izaten jok eta hobe dok olixo nahikua egiñ eta kontuz ibiltzia; ba, okerra laster egitten dok, baiña gero konpontzen izaten dittuk kontuak.


suhatzak. iz. (ETNO). Tenacillas para piezas calientes, tenacillas para el fuego. Kurriken moduko burdiñazko tresnia, pieza bero, illinti, txingar, etab. oratzeko erabiltzen dana. Gurizabalak tenplau bihar badira, suhatzak erabiltzia onena. Ik. burdinkato, orrikak, txirikin, kurrikak, tenazak.


2 . totxo. iz. (ETNO). Tocho (lingote de hierro). Burdiñazko lingotia; lehenengo ijezketaz desbastau ondorengua. Zer ete jarabik horrek?!; totxua, forjatzeko, laban goritzen jiharduk. / Pare bat pioi bihar jittuek totxo guztiak eruateko.


forja. iz. (TE). Taller de forja. Txomoneko forjia, lehenenguetarikua.


1 . palanka. iz. (TE). Eje de transmisión mecánica, palanca. Palankia okertu jaku eta poliak saltua dauka.