Taillarra


2 . tanbor. iz. (ETNO). Bombo de pulimento, bombo de limpieza. Ontzi zilindriko itxixa, piezak leuntzeko edo garbitzeko, piezekin eta beste materixal batzuekin batera bueltaka erabiltzen dana. Tanborrian bueltaka dabizen piezak garbittuko dittuk, baiña bai tanbor inguruak zikindu be.


1 . argimutil. iz. (TE). Candelabro. Krisailluari eusteko hiru hankakua (ETNO). / Lanerako bankuan jartzen zan burdiñazko besua, puntan kandeliandako lekua ebana, gabeko biharrerako. /  "Armería. Brazo de hierro en persiana, que sostenía un candelero para el trabajo de noche" (TE, 153). Argi-mutilla jarrirak tornu aurrian, gaur berandura arte biharra ein biharko juat eta. / Argi-mutillari kandela barrixa ipiñixok, lehena erre dok-eta. / Zorixonian etorri zuan argi elektrikua, ze, lehen hemen ibiltzen giñuan iputargixak baiño argi gitxiago egitten eben argi-mutillekin. Ik. krisaillu.


lima-pikatzaille [lima-pikatzaile]. iz. (TE). Picador,-a de limas. Lima-pikatzaille asko ziran sasoi baten Txirixo-kalian. Ik. lima-pikari.


epaiki-etxe. iz. (ETNO). Arco de sierra, portasierra. Epaikixan euskarrixa. Epaiki-etxia da behin-da-betiko erreminttia. / Holan dok ala? hainbeste panpan erabiltzen dok, heure burua besterik ez lakua dalakuan, eta oindiok ez dok ikasi epaiki-etxiari epaikixa ezartzen. / Epaiki-etxia erosi biharra dago, hamengua erdi apurtuta dago ba.


1 . apal. iz. (ETNO). Anaquel, estante. Paretian edo altzari batian, taillarreko edozein gauza (piezak, erreminttak) eukitzeko ezartzen dan ohola. Danok kabiduko badira apal bat gehixago ipiñi biharko dok. Ik. arasa, balda.


2 . lima. iz. (ETNO). Trabajo de lima, lima (oficio). Limako biharra. Taillarretako berbia da. Limia dok gauza bat, egiñak bakarrik erakusten dabena / Armerixan limako maixuari, "limakua" esaten jakon.