Taillarra
albata [albate]. iz. (TE). Compuerta. Kanal edo ubide bat ixteko edo ura erregulatzeko atia (ETNO). "Compuerta en los aprovechamientos de aguas" (TE, 123).
Guenengotik Isasira etortzen zan albatia jasotzera. / Maltzako indar-etxian albatia zabaldu dabe presia husteko; itxuria danez, garbitzeko asmua dake. / Zeru gaiñeko albatak. (Ibilt 367).
Ik. andapara, azelin, errotarri, kunbo, osin.
lima-espiga. iz. (TE). Espiga de la lima. "Extremo de la lima en que se inserta el mango" (TE, 527).
Kertenetik atara eta lima-espigiakin jarraittu zetsan hiltzeko asmuan.
5 . tiratu, tiratze. du ad. (TE). Estirar [Tecnol]. Taillarretan, materixala, zulo batetik pasau eragiñez, luzetu, mehetu edo neurrixan jarri. Hotzian zein beruan egin leike (ETNO).
Burdiñia tiratzen dabe nahi dan neurrira. / Burdiñia tiratzia Elgoibarko San Pedron. Ik. suberatu, terraja, trefiladora, trefilau.
2 . txarri-belarri. iz. (ETNO). Embutición defectuosa. Enbutiziño txar baten formiari deitzen jako holan. Taillarretako berbia da.
Hónek rodilluok ondo dagoz baiña txarri-belarri bat edo beste urten detse. Itxuria danez arra moztu edo egin da.
1 . galtzairutu, galtzairutze ( galtzairututze) [altzairatu]. du ad. (TE). Cementar (y templar). Karbonodun produkto batian piezak berotzia, karbonua, difusiñoz, metalian sartu eta gero tenplauta piezon gaiñazala gogortu deiñ (ETNO). / "Cementar el hierro, operación frecuente en la armería" (TE, 383).
Armerixan, pieza askok galtzairutu biharra izaten dau. / Galtzairutzia, piezak hazur-hautsetan, beruan, denbora aldi baten laban eukitta . Ik. zementau. ELH: zementatu.
1 . sarda. iz. (TE). Cepillo metálico, cepillo de limpieza, raspa. "Alanbrez edo bestelako materixalez egindako tresnia, zeozer garbitzeko erabiltzen dana, esate baterako, limak" (ETNO). / "En la armería, cepillo con púas de alambre" (TE, 648).
Sardiakin igurtzi biharra dauka horrek, hogei urteko ugarrak kentzeko. / Sardiakin garbittu bat emoixok limiari; ez dok ikusten irrist egitten dabena, ala?. / Limiari karraskiñak kentzeko sardia onena.
1 . karraska (karraka) [karraka]. iz. (ETNO). Lima. Metala edo zura bardintzeko edo leuntzeko galtzairu tenplauzko barra koskaduna.
Alikia jaukek karraka guztiak. Ik. lima.
karraska latz. iz. (ETNO). Escofina; raspa. Lima latza, lakarra. Arbastuan (desbastian) erabiltzen da.
Ik. lima latz.
karraska-hauts (karraskin) [karraka-hauts]. iz. (ETNO). Limaduras. Metal bat karrakatzian edo limatzian sortzen dan partikula-moltzua edo hautsa.
Ez da ona lurrera karraskiñak botatzia
Ik. lima-hauts. Lima-hauts da gehixen erabiltzen dana.