Taillarra
lima latz. iz. (TE). Lima áspera. Koskadura zakarreko limia.
Lima latzakin gogor jan biharra dauka forjau horrek. Ik. karraska latz.
ardatz-etxe. iz. (ETNO). Volvedor; porta-machos. Harixa emoteko ardatzeri bira-eraitteko erreminttia.
2 . urtu, urtze ( urtutze). du ad. (TE). Fundir. Metalak likido bihurtu, galdatu (ETNO).
Urtu zittuen eraztun eta urrezko pitxia guztiak, ordiazko Jainko baten idurixa eitteko. / Burdiñia urtziak berotasun haundixa eskatzen dau. / Sutegixan daguan burduntzalixan beruna ipiñik urtzen, baiña kontuz inguruan urik badagok; txarra dok urtutako berunetara ur tantan bat juatia. / Aurrera-ko labak urtzen ez dabenik ez dagok. / Urtutako burdiñiari "burdiña-saldia" deitzen jako. Ik. galdatu.
2 . firi-fara. iz. (ETNO). Cabezal para tornillería. Tornu-burua, zulatzeko, torniatzeko eta beste zenbaitt eragiketa (otxabuketa, hari-emote, eta abar) egitteko erabiltzen zana.
Nok esango leuke, batzuek firi-fara koxkor batekin torlojogintzan bizimodua ataratzen dabela; ondotxo irabazitta gaiñera. / Eskuz baiño lehenago egingo dok zulua firi-faran.
1 . kerten (kirten) [kirten]. iz. (TE). Mango, agarradero, asa; manivela . Gorosti billa noia mailluka kertena eitteko. / Mailluka kertenak, egurrezkuak. / Egurrezko kirtena izaten dok onena maillukiandako. / Bere txapela, krten bat ipiñi ezkero, guardasoltzat erabilli ei zeikian. (Zirik 60).
/ Kirten bati eraiñaz santuak pasatzen. (Zirik 46).
Ik. lima-kerten, agoikerten.
karraska-hauts (karraskin) [karraka-hauts]. iz. (ETNO). Limaduras. Metal bat karrakatzian edo limatzian sortzen dan partikula-moltzua edo hautsa.
Ez da ona lurrera karraskiñak botatzia
Ik. lima-hauts. Lima-hauts da gehixen erabiltzen dana.
2 . lotu, lotze. du ad. (ETNO). Montar, armar. Lehen armerixan bakarrik erabiltzen zan hau berbiau, baiña oin mekanikako beste biharretara be zabaldu da.
Sasoi bateko makiñak lotzia ez zuan beste munduko gauzia, baiña oiñ azaltzen diran makiña barrixak lotzeko bertara jarritta daguan teknikua bihar.
argi erain [argi eragin]. dio ad. (TE). Abrillantar; dar brillo, sacar brillo. Baiñu galvanoplastikuan ondoren piezeri brist eraitteko akabatzaillien biharra (ETNO).
Eruaizuz Sosuanera honek piezok, argi eraittera. / Argi eraitteko paiñuzko poleia eta pastia bihar. / Hi, mesedez argi eraixok honi ebillioni; baiña argi ibilli hari neria dok eta. Ik. brist erain. Batzuek, barruekin bakarrik darabixe hau berbiau; kanpuetarako akabau da darabixena (ETNO).