Eibar aldeko hiztegia
bris-bris (brist-brist, prist-prist). adlag. (TE). Brillantemente, relucientemente; brillos, centelleo. Bristadak, distirak.
Bris-bris agiri zan Zesterukua, Arraten. / Harek izarrak daka argi bizixa! Bris-bris dago!. / Oiñeztua da, ba, "pris-pris-pris" eitten dabena zeruan!
/ Gertau zittuan bris-bris zaldixa eta honen apaiñ guztiak, eta hala be, bere galtzairuzko petua, eta zorioneko egunian, juan zan soñian hau espillua letz ebala, baiña zapi eder bategaz estalduta. (Ibilt 459).
/ Zaldun jatorrak agertu eban bris-brisko petua, esanaz señoriari beittu zeilla espillu artan. (Ibilt 459).
brist egin. du ad. (TE). Brillar, resplandecer. Bristaria egin, bota.
Urriñera, brist eitten eban euzkittan diamante ederra balitza letz, birixua izanakin. brist erain [brist eragin]. dio ad. (TE). Abrillantar, dar brillo. Norbaitt zeozeri brillua ataratzen ipini.
Brist erain netsazen oiñetakuak mutiko bati, bizarra kentzen zesten artian. Ik. argi erain. |