Eibar aldeko hiztegia
argi. 1 . argi. iz. (TE). Luz. Munduan lehelengo egunian Jaungoikuak argixa eiñ eban. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. 2 . argi. izond. (TE). Claro,-a, despejado,-a (el tiempo). Eguneko argixa edo gabekua izarratua bada.
Gaurko eguna argixa izan da. 5 . argi. iz. (NA). Luz eléctrica. Motorrak egun eta erdi aguantatzen dau, eta oiñ egun eta erdi zera, argi barik egotia gatxa da. Hiru egun ero zenbat egon giñan argi barik?, hiru egun! Ik. argindar. 6 . argi. interj. (TE). ¡cuidado!; ¡atención!; ¡ojo!. "Interj. en forma imperativa" (TE, 153).
Argi!, hor dozu ba azkena! Ik. kontu, kontuz. 7 . argi. izond. (OEH). Alumbrado,-a; un poco borracho,-a. Guztiak ziran erataille amorratuak ta egunik galtzeka, gaberako erdi txilibrizkauta "argi-argi" juaten ziran etxerutz. (Zirik 42).
Oso berba arrunta da. Sarrittan repetiduta erabiltzen da: argi-argi.
argi egin. du ad. (TE). Alumbrar. Ha zan benetako argittasuna, mundu honetara agertzen dan gizon guztiari argi eitten detsana (Juan, 1. 9). argi egon / ibili. esap. (TE). Estar/andar atento, con cuidado. Argi nago nahaste horretatik zerek urten leikian zain. / Argi ibilli, Patxi, drogoso horregaz dozu ba tratua. argi erain [argi eragin]. dio ad. (TE). Abrillantar; dar brillo, sacar brillo. Baiñu galvanoplastikuan ondoren piezeri brist eraitteko akabatzaillien biharra (ETNO).
Eruaizuz Sosuanera honek piezok, argi eraittera. / Argi eraitteko paiñuzko poleia eta pastia bihar. / Hi, mesedez argi eraixok honi ebillioni; baiña argi ibilli hari neria dok eta. Ik. brist erain. Batzuek, barruekin bakarrik darabixe hau berbiau; kanpuetarako akabau da darabixena (ETNO).
argi-soka. iz. (NA). Cable eléctrico. argindar (argi-indar, arginddar). iz. (NA). Electricidad. Argindarra etxian eukitzia ona da. Ik. argi. argittara atara [argitara atera]. esap. (OEH). Sacar a la luz. Ausartu zeilla argittara ataratzen bere bihotzan
barrua. (Ibilt 476). argixak. iz. (TE). El alumbrado; luces de alumbrado. Bart argixak motelak egon dira. Pluralian darabil TEk.
|