Taillarra


liman. adlag. (TE). En la lima. Zure semiak liman ala makiñetan dihardu?
liman jardun. du ad. (TE). Trabajar limando, trabajar de limador. Zure semiak liman ala makiñetan dihardu?


arua emon. du ad. (ETNO). Templar. Tenplatzeko eragiketia. Galtzairuari bihar daben gogortasuna eta erresistentzia emotia.


2 . ale. iz. (ETNO). Grano (en estructura del acero). Galtzairuen egitturako partikulia. Apurtu jatan erremintta honek galtzairu ona izateko ale larregixa jekan.


taillardun. iz. (ETNO). Industrial,dueño,-a de taller. Taillarra ipintzen dabeneri esaten jakue taillardunak. / Eibarren industriari edo fabrikiari "taillarra" esaten detsagu, eta industri-gizon edo industrialari "taillarduna".


1 . leuntzaille (leguntzaille) [leuntzaile]. iz. (TE). Alisador,-a; pulidor,-a. Piezak leuntzeko eginbiharra daukan bihargiña. Armerixan, leguntzaillieri "akabatzaillia" eta "dultzitzaillia" esaten jakue. Ik. akabatzaille, dultzitzaille.


2 . salda. iz. (TE). Caldo de metal, metal fundido. Burdiñia urtu eta gero, saldia botatzen da moldietan. / Urtutako burdiñiari "burdiña-saldia" deitzen jako. / Aspaldi ez dala, Bergarako labetan, saldia jausitta bihargin bat harrapau eta urtu (egiñ) ei eban.


moldiau, moldiatze. du ad. (ETNO). Moldear. Moldia prestau. Fundiziñuan haretan moldiatzia biharra zikiña.


2 . terraja. iz. (ETNO). Terraja de roscar. Kanpoko harixa emoteko ebaketa erreminttia. Mota bittakuak dira: kontrara jiratuz etaratzen diranak eta zabalduz libratzen diranak. Haundixa ez jatak kabitzen eta ekarrirak terraja txikixa honi tubuoni harixa etaratzeko.


1 . haixe-zulo (haize-zulo). iz. (TE). Poro de la pieza fundida. Galdaketaz egindako piezetan, solidotzian harrapauta geratu diran gas-burbuillak lagatako zuluak (ETNO). / "Fundición: burbujas de aire que quedan aprisionadas en las piezas fundidas" (TE, 118). Haixe-zulua dauka pieza honek eta erreusetara botaizu. / Azkeneko labakadan egindako piezak haixe-zulua besterik ez jakek. / Aho zorrozdun erremintxia be ederto jaten dau haixe-zulodun pieziak. Bai ba, haixe-zuluak haria eukitzen dau eta txar-txarra da biharrerako. / Materixal honek haize-zulua jaukak, ez dok ona.


moldiatzaille [moldeatzaile]. iz. (TE). Moldeador,-a de la fundición; moldeador,-a. Moldiatzaille eitten eban, Loidiko Fundiziñuan. / Ofizioko moldiatzaillia billatzia ez pentsau gero erreza danik.