Taillarra


2 . txantxilloi (txintxilloi). iz. (VO). Muestra, modelo, pieza muestra. Txantxilloia batzutan izaten zan pieza bat, muestra moduan. "Échantillon" izaten da negurri bat.


argi erain [argi eragin]. dio ad. (TE). Abrillantar; dar brillo, sacar brillo. Baiñu galvanoplastikuan ondoren piezeri brist eraitteko akabatzaillien biharra (ETNO). Eruaizuz Sosuanera honek piezok, argi eraittera. / Argi eraitteko paiñuzko poleia eta pastia bihar. / Hi, mesedez argi eraixok honi ebillioni; baiña argi ibilli hari neria dok eta. Ik. brist erain.  Batzuek, barruekin bakarrik darabixe hau berbiau; kanpuetarako akabau da darabixena (ETNO).


liman. adlag. (TE). En la lima. Zure semiak liman ala makiñetan dihardu?
liman jardun. du ad. (TE). Trabajar limando, trabajar de limador. Zure semiak liman ala makiñetan dihardu?


arua emon. du ad. (ETNO). Templar. Tenplatzeko eragiketia. Galtzairuari bihar daben gogortasuna eta erresistentzia emotia.


2 . ale. iz. (ETNO). Grano (en estructura del acero). Galtzairuen egitturako partikulia. Apurtu jatan erremintta honek galtzairu ona izateko ale larregixa jekan.


taillardun. iz. (ETNO). Industrial,dueño,-a de taller. Taillarra ipintzen dabeneri esaten jakue taillardunak. / Eibarren industriari edo fabrikiari "taillarra" esaten detsagu, eta industri-gizon edo industrialari "taillarduna".


1 . leuntzaille (leguntzaille) [leuntzaile]. iz. (TE). Alisador,-a; pulidor,-a. Piezak leuntzeko eginbiharra daukan bihargiña. Armerixan, leguntzaillieri "akabatzaillia" eta "dultzitzaillia" esaten jakue. Ik. akabatzaille, dultzitzaille.


2 . salda. iz. (TE). Caldo de metal, metal fundido. Burdiñia urtu eta gero, saldia botatzen da moldietan. / Urtutako burdiñiari "burdiña-saldia" deitzen jako. / Aspaldi ez dala, Bergarako labetan, saldia jausitta bihargin bat harrapau eta urtu (egiñ) ei eban.


moldiau, moldiatze. du ad. (ETNO). Moldear. Moldia prestau. Fundiziñuan haretan moldiatzia biharra zikiña.


2 . terraja. iz. (ETNO). Terraja de roscar. Kanpoko harixa emoteko ebaketa erreminttia. Mota bittakuak dira: kontrara jiratuz etaratzen diranak eta zabalduz libratzen diranak. Haundixa ez jatak kabitzen eta ekarrirak terraja txikixa honi tubuoni harixa etaratzeko.