Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

ZINEMA EUSKARAZ SAREAN ETA DOAN

Asko Gabonetako oporretan egongo zarete oraindik, eta aukera polita duzue euskarazko film berriak ikusteko. Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz ekimenak film berriak jarri ditu www.kulturklik.com webgunean, streaming bidez doan ikusteko zuen ordenagailuetan edota internetera konekta daitezkeen telebistetan.

Ekimenaren bigarren urtea da, eta aurten 13 film berri gehitu dituzte zerrendara: 80 egunean, Arriya, Izarren Argia, Olentzero eta oparien ordua , Amerikanuak...

MINTZODROMOA EIBARREN

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, Mintzodromoak egingo dira Eibarren.

Lehenengo Mintzodromoa abenduaren 2an izango da, barixakuan, Eibarko ikastetxeetako ikaleei zuzendua. Bigarrena, abenduaren 3an egingo dena, Eibarko elkarte eta erakundeetako ordezkariei  eta euskaltegietako ikasleei zuendua izango da.

Zer da Mintzodromoa?

Lau lagun, taldetxoetan, mahai baten inguruan jarri eta lagungiroan berba egitea eguneroko gaiei buruz. 

EUSKARAREN ERABILERA EIBARREN

2011n ere, urtero bezala, euskararen erabilera aztertzeko kale neurketa egin da.

Erantsitako artxiboan ikus ditzakezue aurtengo datuak. http://www.eibar.es/eibar/contenidos.downloadatt.action?id=5378450 .

Kale neurketa daturik zaharrenak 1989koak dira. 1989tik 1999ra neurketak bi urtetik behin egiten ziren. 2000 urtetik gaur arte urtero.

Ikusi txosten osoa http://www.eibar.es/eibar/contenidos.downloadatt.action?id=5291860

GERO ETA BERTSOLARITZA IKASLE GEHIAGO

Bertsozale elkarteak Euskal Herrri osoko ikastetxeetan eskaintze du Gu ere bertsotan egitasmoa. Eibarren ere Lehen Hezkuntzako 6 ikastetxetan lantzen dute bertsolaritza. Ikasturte berri honetan egitasmoan parte hartuko duten ikastetxe eta ikasleen kopuruak gora egin du Euskal Herri mailan.

Guztira 20.270 ikaslek dihardute bertsolaritza lantzen, iaz baino 2.828 ikasle gehiagok. Informazio zabalagoa helbide honetan duzue: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1320915148

"BEGIRALEEK ASKO EGIN DEZAKETE" IKASTAROA JANGELETAKO LANGILEENTZAT

Azaroaren 10, 18 eta 25ean Begiraleek asko egin dezakete ikastaroan arituko dira Eibarko ikastetxeetako jangeletan lanean diharduten 69 langile.

Eskolaz kanpoko beste edozein esparrutan bezala, eskolako jolas orduetan ere umeen artean euskararen erabilera sustatzea oso garrantzitsua da. Horrexegatik, jangeletako zaintzaileek, saio hauen bidez, umeak euskara gehiago erabiltzera bultzatzeko erramintak eta estrategiak jasotzeaz gain, euren egitekoaren garrantziaz jabetzeko aukera izango dute.

"GAIXOTASUN KONPLEXUEN GENETIKA" IKASTAROA UEUn

Azaroaren 19an eta 26an izango da Eibarko Markeskoa jauregian Gauxotasun konplexuen genetika ikastaroa. Bereziki bizi-zientzietan, hau da, biologia, biokimika, medikuntza eta mota horretako  ikasketak dituztenei edo azken kurtsoetan dauden ikasleei zuzenduta dago. 7 aditu arituko dira irakasle lanetan.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

UME ELEBIDUNEK ERRAZAGO IKASTEN DITUZTE HIZKUNTZA BERRIAK

Whashintongo Unibertsitateko ikerlari talde baten arabera giro elebidunean hazitako umeei gehiago irauten die hizkuntza berriak ikasteko ahalmenak. Horra hor albistea http://noticiasdelaciencia.com/not/2361/criar_un_bebe_en_un_entorno_bili...

EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN V. TXAPELKETA

Azaroaren 26an Euskal Herriko hitz gurutzatuen V. txapelketa jokatuko da Irunen, LUMA aldizkariak antolatuta eta Irungo Udalaren babesarekin.

Egun horretan aukera paregabea izango da hitzarekin euskaraz jostatzeko eta gozatzeko.

<!--break-->

Lehiaketa Ola sagardotegian jokatuko da, eta lehiakideek 4 taula bete beharko dituzte. Bazkaria ere bertan izango da eta giro paregabez espero da, bertan izango baitira bertsolariak, trikitilariak, txaranga eta abar.

HIRU LUMAK UMEEN LIBURUTEGIAN

Urriaren 29an, larunbatean, txotxongiloak izango dira umeen liburutegian. Eibarko umeek arratsaldeko 6etatik aurrera Hiru lumak txotxongilo emanaldiarekin gozatu ahal izango dute.

EIBARKO AHOZKO ONDAREA IKASTETXEETAN

Badihardugu Euskara Elkarteak Udalaren laguntzarekin eta Schindler (www.schindler.es/esp-index) enpresaren babesarekin, ikasturte honetarako martxan jarri du Ahotsak.com ikastetxeetan egitasmoa. Egitasmo horren bitartez Eibarko ahozko ondarea ikastetxeen esku jarri da. Horretarako www.ahotsak.com web gunean atal berezi bat zabaldu da. Bertan ikastetxeek lantzen duten kurrikulumarekin lotura duten eibartarren pasarteak jaso dira.

Egitasmo honetan parte hartzen dihardute  San Andres, Aldatze eta Juan Antonio Mogel ikastetxeek.