Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
amain emon. dio ad. (TE). Dar rienda suelta, liberar, soltar. Normalian, lotuta edo eutsitta, tiran daguan zeozer askatzia. Amaiñ emon zetsan bere buruari, eta azkenengo bizimodura jausi zan. / Kaixolan neukan txorixari amaiñ emon najetsan ez ebalako kantatzen. / Nahixago neuke gaur bertan amaiñ emongo baletse Aldaiari. / Amain emoixozu txakurrari. / Zutiñik egon eziñik zihero ahuldu zan eta bere gorputzari amain emon (bertanbera utzi) zetsan. (Zirik 18). / Bakarrian amaiñ emoteko bere lertu biharreko illetiari. (Ibilt 487). Ik. eskatu, librau, soltau.
amain emonda. adlag. (JSM). A su aire, suelto,-a, libre, sin freno. Solte, libre, draga barik, freno barik. Amain emonda dabil aspaldixan. Ik. solte, libre.