Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
librau, libratze [libratu].
1 . librau, libratze [libratu]. du ad. (TE). Libertar, liberar; soltar. Askatu, katigutasunetik etara. Kurutzian hill ondoren, jatxi zan Infarnuetara, Abrahamen altzuan ziranak libratzera. / Presuak libratzia, Don Quijote-k eiñ eban bezela. Ik. eskatu, soltau.
2 . librau, libratze [libratu]. dio ad. (TE). Girar, enviar dinero, librar dinero. Dirua bialdu. Salamancan estudixuetan daukan semiari, milla errial librau detsaz Bankuan bittartez.
3 . librau, libratze [libratu]. da ad. (TE). Parir, alumbrar, dar a luz. Erdittu, umia egin (euf.). Gurasuenera bialdu dau emaztia libratzera, egunetan sartu danetik. Ik. erdittu, umia egin, umia euki / izan.  Eibarren erabiltzen dana/zana, librau da, eta ez erdittu / "En Eibar, parir comúnmente es librau, o se emplea alguna forma perifrástica" (TE, 324).
4 . librau, libratze [libratu]. da ad. (OEH). Librarse. Onetik librau haiz. (Zirik 35). / Ederretik librau nok. / Eta hor nola librau zan etxia, sorgiñak jabieri erabili zetsezen sorginkerixetatik. (Ibilt 468).
5 . librau, libratze [libratu]. da ad. (EEE). Defecar, cagar, evacuar. Kaka egin (euf.). Arroz mordua jan dot eta oiñ egun guztian librau eziñik nago. Ik. kaka egin.