Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
alde.
1 . alde. iz. (TE). Lado, parte, zona. Eibarko alde honetan bizi naiz juan daneko urte askuan. Ik. alderdi.
2 . alde (aldia). iz. (TE). Lado, cara. Aldia bata zurixa, bestia baltza.  Mugagabian aldia be erabiltzen da Eibarren (gitxittan bada be), aldia bat-en ikusi leikenez.
3 . alde. iz. (TE). Desigualdad, altibajo. Desbardintasuna, gorabeheria, aldia. Gona-barren horrek aldiak daukaz ondo emoten ez dabenak.  Pluralian erabiltzen da: aldiak.
4 . alde. iz. (TE). Diferencia; distancia. Anai batetik bestera dagon aldia, esan be ezindakua. / Eibartik Elgetara dan aldia beste inguru. Ik. tarte.
5 . alde. postp. (TE). A favor de. Euskal Herrixan alde jardun eban beti.
6 . alde. interj. ¡fuera! ¡largo de aquí!. Agintzeko erabiltzen dan berbia. Alde! Alde hamendik! kanpora! Ik. ospa.
7 . alde. postp. (OEH). Para. Aditz-izenan ondoren jarritta, zeozen truke edo zeozetarako: barre egitte alde Bat ez beste guztiak alkarraitzeko bide bat ein eban, beste horren lepotik barre eitte alde. (Zirik 33). Ik. aldera.
alde batera. adlag. (TE). Excepto, salvo, de no ser. Aparte lagata, izan ezik. Alde batera bizixa, ostian dana galdu eben. Ik. aparte, izan ezik.
alde egin. du ad. (TE). Marchar(se), ir(se), alejar(se); escapar(se), huir. Laguntzatik alde ein dau, zergaittik barik. / Aspaldixan alde einda dabil guregandik. Ik. aldendu, apartau.
aldera. Ik. alde.
1 . aldera. postp. (JME). A cuenta de, a cambio de. Aditz-izenan ondoren jarritta, zerbaitten truke: -t(z)e aldera. Denporia pasatze aldera juaten da kartetan jokatzera. / Mantentze aldera egon zan kriau Amatiñon.  Oso erabillera arruntak dira: berotze aldera, ikaste aldera, ibiltze aldera...
2 . aldera. postp. (TE). Infinitivo + por + infinitivo; sin objetivo, sin interés. Aditz-izenan ondoren jarritta, egiñ egiñ bihar dalako, interes haundi barik. Eiñ eitte aldera jardun eban egun guztian, ezer zuzen atara barik.  Aurretik aditz izena hartzen dau, mugagabia, eta postposiziñuak adlatibo kasu markia: -te/-tze ... aldera. Esanguran ñabardurak hartu leikez. Eiñ eitte aldera: "Hacer por hacer"; "loc. verbal para denotar las cosas que se hacen sin fe y entusiasmo" (TE, 308).
aldez aurretik. adlag. (JSM). Previamente, de antemano. Ik. aurrez.
aldez seguru. izond. (JSM). Premeditado,-a, prevenido,-a.  "Recogido en el Barrio de Aguinaga, de Eibar" (in TE, 762).
aldian.
1 . aldian [aldean]. postp. (TE). Con respecto a; en relación a; respecto a. "Modo adv. para oficios comparativos" (TE, 126). Nere aldian gaztia zara zu, ederrori. / Zure aldian haundixa naiz ni.
2 . aldian [aldean]. adlag. (TE). Consigo, encima. Ez dot ekarri dirurik aldian. Ik. gaiñian, soiñian.
aldian erabili / eruan / hartu / izan. esap. (TE). Llevar/tener/portar consigo. Zeozer norberakin, soiñian eruan edo euki. Gauza batek beste bat dakarrela esateko be erabiltzen da (EEE, 18). Aldian hartizu diru apur bat, sortu laikezen gauzetarako. / Aldian darabit beti liburu bat. / Beti daroia aldian zerbait jateko. / Aspaldi dala bihar barik ebillen; eta biharrik ezak aldian izaten dau dirurik eza be.