Eibar aldeko hiztegia
kasu egin (kaso egin). dio ad. (TE). Hacer caso a algo o alguien, prestar atención. Kaso eirazu, zeure onerako esaten detsut ba esaten detsurana. / Ezeixozu kasorik ein, zoro bat dalako. / Halako gertakizuneri tabernari gehixenak ez detse kasurik eitten. (Zirik 49).
Ik. jaramon egin. Baiezkuan eta ezezkuan erabiltzen da; ezezkuan: kasu(rik) e(g)iñ ez. TEn sasoian sarri erabiltzen zan: "Es frecuente, a pesar del jaramon eiñ edo ez" (TE, 483); baiña gaur egunian sinonimua barik berau bakarrik erabiltzen da normalian.
kasurik be ez (kasorik be ez). esap. Ni caso. Kasurik be ez zestan egin. Ik. jaramon egin, kasu egin. kasurik egin ez (kasorik egin ez). esap. No hacer caso. Deittu detsat, baiña ez desta kasurik egin. Ik. jaramon egin, kasu egin. kausik be ez egin. esap. (TE). No hacer caso alguno. Kausik be ez zetsan eiñ. Ik. jaramon egin, kasu egin, kasurik be ez. Gaur egunian ez da erabiltzen; kasurik be ez egin bai erabiltzen da, eta gitxiago bada be baitta jaramonik be ez egin.
kausiñorik egin ez. esap. (TE). No hacer caso. Kasurik egin ez.
Ik. jaramon egin, kasu egin, kasurik egin ez. Gaur egunian, kasurik egin ez erabiltzen da.
|