Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
aurresku.
1 . aurresku. iz. (ETNO). Primera mano en la cuerda de "dantzaris"; bailarín solista de "aurresku". Sokadantzako lehenengo dantzarixa edo dantzari bakarlarixa. Nere aitxa eta osaba izaten zian aurresku eta atzeskua. Ik. aurreskulari.  "En el baile figuró como aurresku el director del Instituto provincial Sr. Machiandiarena y como atzesku el Sr. Orbea". (Monografía Histórica de Eibar, G.Múgica, 412 orr.).
2 . aurresku. iz. (TE). Danza tradicional en cadena. "Eskuak alkarri emonda katian egitten dan dantzia. / Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados con sus manos y que guiados por un primer bailarín danzan girando alrededor de la plaza en sentido opuesto a las agujas del reloj" (ETNO). Tanboliñak aurreskua joten ekiñ orduko, plazan ziran neska-mutillak katia eitten eben eta mutil jatorrenak urtentzen eban erdira, neskarik ederrena ekarri zeixuen aurrera lagun biren erdixan. Han izaten ziran gero saltuak, jirak eta hanka bihurtziak eta jarkerak milla, emakume haren aurrian, hau aurreskolarixa lagun hartzera oso bihurtu arte. Baiña, baimen hau, ez zan, bestekaldetik, atzeskua eitten ebanan ahalegiñak ikusi barik izaten, berangana ederra bihurtu gurarik, ez dalako irabaztaillerik, beste bat galtzaille ez bada. / Txantxiku ojalaterua, aurreskurako beti prest. Ik. jarkera, esku-dantza, sokadantza.  "Badirudi, jatorriz dantza honen izena esku-dantza edo sokadantza zala, eskuekin sokia eginda egitten zalako dantza. XX. gizaldixan dantzari nagusixan izena (aurresku) hartu zeban dantziak. Izen honegaz ezagutu da azken gizaldixan sokadantzia" (ETNO).
3 . aurresku. iz. (ETNO). Danza ritual y de respeto. Gaur egun, dantzari bakarlarixak bateron bati egitten detsan ohorezko dantzia. Jatorriz sokadantzian edo esku-dantzian zati bat zana, indartu eta bereiztu egin da azken gizaldixan.
aurreskua atara (aurreskua etara). esap. (ETNO). Salir a la plaza encabezando la cuerda formada de "dantzaris" para bailar el "aurresku". Lehen aurreskua ataratzen zan Sanjuanetan. Ik. sokia atara, katia egin, sokia egin.