Eibar aldeko hiztegia
azken. 2 . azken. zenbtz. (TE). último. Ordinala da. Jaungoikuan Erregetasuneko gizaldixan, azkenak izango dira lehenenak, eta lehenenak azken. / Hogei errialeko azkena amaittu dot. Ik. azkarri. Zenbatzaille ordinal moruan, izenan onduan juan leike edo bakarrik. azkena emon. du ad. (ETNO). Matar, liquidar. Ik. garbittu, hil, akabau. azkena ipurdi gizena. adkor. (ETNO). El último julio cagueta. Baten batek esaldi hori esan ezkero danak antxitxiketan hasiko dira, azkena ez aillegatzeko.
azkenak egin. 1 . azkenak egin. esap. (TE). Hacer las últimas. Zeiñek ein dittu azkenak oinguan? TEk dakarren argibidiakin ezin leike jakin seguru zeren gaiñian diharduen, baiña karta-jokuko esakeria dirudi. Tutian azkenengo bazia egitten dabenak hamar tantu gehitzen dittu eta baleike hor erabiltzia. Erderaz holan esaten da: "¿quién ha hecho las diez últimas?". 2 . azkenak egin. esap. (TE). Morir(se). Betiko zalakuan, eta hor!, ein dittu azkenak. azkeneko be (azkenerako). esap. (TE). Por fin, al fin. Ibilli eta ibilli, azkeneko be, ein dau beria. Ik. azkenerako. azkenerako. adlag. (OEH). Al final; para el final. Musikiak pe azkenerako hala-halakuak urtetzen dau. (Zirik 20).
/ Eta azkenerako haren jardunak benderaturik, haren desiora apaldu zan. (Ibilt 485). Ik. azkeneko be. azkenetan egon / izan. esap. (TE). Agonizar, estar muriendo, estar en las últimas. Ointxe dago azkenetan gaizto madarikatua. / Bere bihotzeko Aiskide Maittia, azkenetan zala aurkittu eban. ( Ibilt 488).
azkentxo. izond. (TE). Apocado,-a, remiso,-a, cohibido,-a. Kokilla, adolebakua, beti atzian geratzen dana. Beti azkentxo, gure seme koittau hau. |