Eibar aldeko hiztegia
berori (bedori). 1 . berori (bedori). erak. izord. (TE). Ese mismo, esa misma, eso mismo. Hori indartuta. / "Tercera persona del singular (sujeto) en posición de demostrativo" (TE, 232).
Bedori jarri deilla lehenen, eta bestiok juango gara ondoren. / Gaur, Eibarko gaztiekin be hori berori gertatzen da. (Zirik 30).
Beste kasu markak be hartu leikez: berorrek /bedorrek, berorri /bedorri eta abar.
2 . berori (bedori, beroi). izord. (TE). Usted. Formia, izatez, indartutako 2. graduko erakuslia da. / "Segunda persona por transposición, en trato de dignidad o cortesía" (TE, 232).
Bedori da nausi, eta bedorrek esaten dabena izango da onena. / Hi, baiña, hik eztakik abade jaunari "berori" deittu bihar jakona ala? (Zirik 78).
/ Jauna, Señoriak esango dau nahi dabena eta Bedorrek ezagutzen dau iñok baño hobeto. (Ibilt 480).
|