Eibar aldeko hiztegia
tornu (tornio, dornio, dornu). 1 . tornu (tornio, dornio). iz. (TE). Torno (máquina-herramienta). Tornu mekanikua; makiña-erreminttia. Piezia bueltaka dabil eta hortza mogimendu lineala daben orga batian doia (ETNO).
Torniuan eitten dau lana. / Honen tornuonen ardatz-nagusixak hari biborra ("Withworth") dauka eta hari metrikua emoteko gaizki be gaizki ibiltzen naiz. / [Tallarrian] hankiakin erainda ibiltzen zan tornu zahar bat. (Zirik 106).
2 . tornu (dornu ). iz. (TE). Tornillo de banco. Biharreko bankuari edo mahaixari lotuta, esku-biharretarako, limarixak eta ajustadoriak pieziari oratzeko darabixen erreminttia (ETNO). Armerixako eta taillarretako berbia da.
Aberastu zalakuan, lehelengo eiñ eban gauzia, dornua ibaira jaurti. / Argi-mutilla jarrirak tornu aurrian, gaur berandura arte biharra ein biharko juat eta. / Kasketaldixa emon, eta lanerako tornua jaurti eban ibaira. / Tornuan lotzerakuan, zapalunia ein detsazu kañoi honi. / Espaiñian eta inguruetan fabrikante agertzen zan montadore harek, ez eban dornua limarako eta torniua zuluetarako baiño beste elementorik eskillarape baten. / Mugimentua daukan dornua laguntza ona dok grabatzailliandako. Ik. tornu-ardatz, tornu-maratilla, tornu-zil. tornu-ardatz (dornu-ardatz). iz. (TE). Eje de tornillo de banco. "Bankuko dornuan zill hariduna" (ETNO).
Guenenguan, dornu-ardatzak ar eta eme eitten zittuan Entrena Zaharrak, torniatzaillia zanetik. Ik. tornu-zil. tornu-maratilla (dornu-maratilla). iz. (TE). Manivela del tornillo de banco. Bankuko dornu-ardatzari edo dornu-zillari eragitteko burdiña-barria. Dornu-maratilliari eraginda oratzen jakue piezeri (ETNO).
Dornu-maratilliak atzaparra harrapau eta odolbatua ein desta. tornu-zil (dornu-zill). iz. (TE). Eje de tornillo de banco, husillo del tornillo de banco. "Dornuan ar hariduna. Dornu-maratillian bidez zill honi eragiñez lotzen edo eskatzen dira piezak" (ETNO).
Dornu-zillak dorniatzen eta hóneri harixak ataratzen, eitten eban Entrena Zaharrak Guenenguan. / Erabillixan erabillixaz tornu-zillak be ixo egitten dira. Ik. tornu-ardatz. |