Eibar aldeko hiztegia
adari (aari, ari, arari) [ahari]. iz. (TE). Carnero. Sarrittan "adarixa" esan biharrian esaten dogu "arixa", eta hau ziur antxiñatik, erromatarreri "aries" geldittu jakuenetik. / Arixa jokorako gertatzia ez da gauza merkia. Adari da gehixen erabiltzen dana.
adari motz. iz. (ETNO). Carnero sin cuernos. Adarrik ez daukan adarixa. Ik. adarkera, adarmakur, adartente, burukera. adari-jabe. iz. (TE). Dueño,-a de carnero de pelea. Jokuak ekitzerakuan adari-jabiak ezkutau biharra izaten dabe, kontrarixo bixak bakarrik agertu deittian plazan. adari-joko (ari-joko, ari-joku). iz. (TE). Pelea de carneros. "Apostar a carneros los respectivos dueños y parciales." (TE, 106), "Pelea de carneros, en que median apuestas" (TE, 155).
Sarrixago esaten dogu "ari-jokua". / Narru bat, Arrate ballian, makiñatxo bat ari-joku irabazi eta galdutako baserrittarra! Ik. adari-topeka. Sasoi baten ari-joko gehixago erabiltzen zan adari-joko baiño, TEk diñuan lez.
adari-mutil (arari-mutil). iz. (NA). Preparador de carneros para peleas ; aficionado a las peleas de carneros . Eujenio Arikitxa be arari-mutilla zuan, eta Eltzartzako Paulo be bai, eta Narru eta... Erdiko eta!. adari-topeka (ari-topeka). iz. (TE). Pelea de carneros. "Pelea de carneros, de que se hace espectáculo público y ocasión de apuestas" (TE, 106). Adari-topekia, gauza gogorra ikusteko. / Bihotz gogorra bihar da ari-topekia jolastzat hartzeko. Ik. adari-joko. |