Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zuzendu, zuzentze (zuzendutze).
1 . zuzendu, zuzentze ( zuzendutze). du ad. (TE). Rectificar, enderezar. Tenplautako piezak rektifikadoran, neurri justua emoteko eta oker badare zuzen jartzeko, harrixakin landu; baitta tenplau bako piezak be, bigunian, bihar dan lekuan indarra eginda (ETNO). Zuzendirazu burdiña hau harira. / Gaur egunian, tenpleko suak okertutako piezak zuzentzia ez da hain gatxa; rektifikadora deitzen jakuen makiñetan harrixakin laster zuzentzen dittue.
2 . zuzendu, zuzentze ( zuzendutze). du ad. (TE). Corregir, arreglar. Okerrak konpondu; txarto daguana zuzen jarri. Gatxa sasoi honetara ezkero, okerra zuzendutzia. / Zuzendu neban izan neban okerra. / Gurasuak, semiak zuzendu biharrian (dira), nahiz norberak min gehixago hartu. / Kosta zan handik sortu zan okerra zuzentzia. / Ganorazko taillarretan, saltzera bialdu baiño lehen kontroletik pasatzen dittue pieza guztiak, okerrik bada be denporaz zuzentzeko. / Atso honekin hutsa zuzendu bihar dot. (Zirik 50). / Zuzentzia eskatzen ebela [oittura] askok. (Ibilt 454).
3 . zuzendu, zuzentze. du ad. (OEH). Dirigir; gobernar. Ordua dok, gizon batzuek bestiak benderatu barik mundua zuzentzeko. (Zirik 9).