Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
bi.
1 . bi. zenbtz. (TE). Dos. Kardinala da. Bi eta bi eta zortzi, hamabi. / Alkar aitzen badira, mundua bixena. / Alkarregaz bagara, irabazi deiguna bixona. / -Zer gauza bigaz konpontzen da gizona? -Jostorratza eta harixakin! / "Bittan", "hirutan", "lautan" da esatia beste "bi, hiru eta lau bidar".  Deklinau egin leike, bai mugagabian eta bai mugatuan. Singularra eta plurala hartu leikez, eta gradu hurreko artikulua be bai.
2 . bi. iz. (TE). El número dos; el dos en la baraja de naipes. Bixakin urten dau eta bestiak be, bikua atara dau.
3 . bi. aurr. (TE). Bi-; doble. "Prefijo significativo de dos, en algunas veces" (TE, 254). Hori da TEn esana, baiña liburuan dakarzen ejenpluetan bi numerua atzizkixekin dakar: "biki, bikotx, bitoki"-n kasuan prexixo. Billobia, bihortzekua.
bik biri. adlag. (TE). Dos a dos; por parejas. Pelotan: biñaka. / "Dos a dos, como en los partidos de pelota" (TE, 259). Bik biri jokatu gentsen oneneri.
bittan [bitan]. adlag. (TE). Dos veces. Bittan izan naiz Erroman. / Baten eta bittan eta gehixagotan andra barritsuak ez zetsan esan gura zergaittik. (Ibilt 471). Ik. birrittan.
bixak. iz. (ETNO). Término ritual del juego de tabas. Tortolosen jokuak daukazen lau zatixetako bigarrena: putsasaje, bixak, hirurak eta erregeak. Lau tortolosen alde bizkar-zabala ipini bihar da gorutz begira (ETNO). Esplikaziñua, detalle gehixagokin, ILek be emoten dau: IL, 81-82. Gero bardiñ egitten zan bigarren partiakin, baiña "bixak" esan eta tortolosak mahaira edo lurrera bota, eta oinguan alde bizkar-zabala jarri bihar da gorutz begira eta eskuan hartu. Ik. apone, asaje, tortolos, erregeak, hirurak, putsasaje.
bixetara. adlag. (OEH). De las dos maneras. Bixetara konforme. (Zirik 89).