Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
agor.
1 . agor. iz. (TE). Sequía, estiaje. Sikuta (AN). Aspaldixan agorra daukagu alde honetatik. / Udako agorragaz. (Ibilt  361). Ik. agorraldi, sikualdi, sikute.
2 . agor (agorril). iz. (ETNO). Setiembre. Agorrillian eitten dira agorrak errezen. Ik. april, marti, abendu, zemendi, urri.  Gitxi erabiltzen da. Gaur egun, jende nagusixan artian setienbre nagusittu da, eta alfabetatuen artian irailla. Mugatuan: agorra.
3 . agor. izond. (TE). Agotado,-a, seco,-a, sin agua. Juan daneko hillabetian, itturri agorra solo azpikua.
agorra egin. esap. (TE). Secar el cauce de un río. Errekia (edo erreka zati bat) lihortu (agortu), bertatik iges egin ezinda geratzen diran arrain eta karramarruak jasotzeko (ETNO)."Operación de agotar o poner en seco una parte del cauce o el álveo del río, para coger la pesca." (TE, 112). Presapian agorra einda erozenbat angira, loiña eta barbu hartu eben Santa Ana egun baten. / Ariatzan bertan be bai. Arraindegi-kaletik jeitsi, Baiñu-etxe aldameneko eskillaretatik errekaraiño, eta hantxe bertan egitten genduan peskan: agorra egiñ erreka zatitxo baten, eta han geratzen zana harrapau. / Matsarixan errekia zan ikusgarrixa. Han eitten genduazen agorrak. Agorrak eittia zan, errekia itxi, ura atara, ta zarbo-ezkailluak hartu. Ik. arrain-otzara, retel.