Eibar aldeko hiztegia
aitta (aitxa) [aita]. iz. (TE). Padre; papá. "Aitta", berba gozua; eta "ama", gozuagua. / Arpegixa dauka aittana. Mugatu singularrian be aitta esaten da, eta ez *aittia, "Aittiaren, Semiaren ..." errezuan izan ezik.
aitta besuetako [aita besoetako]. iz. (TE). Padrino. Aitta besuetakua neban eibartarra; ama besuetakua, Aramaixokua. Ik. ama besuetako, aitta punteko. aitta punteko (aitta puntako) [aita ponteko]. iz. Padrino. Aitta punteko eta ama punteko bizkaittarrak nittuan baiña Bergaran bizi ziran. Ik. aitta besuetako, ama punteko. aitta santu [Aita Santu]. iz. (TE). Papa; Santo Padre, Padre Santo. Erromako Obispua, Aitta santua. / Erromako Aitta Santuak apurtu eban haren ezkontzia. aitta-eta-ama (ama-eta-aitta) [aita-ama]. iz. (NA). Padres; progenitores. Bai! neuri laga estezen aittak-eta-amak; anaia juan zan, eta harek juan zian!. Pluralian erabiltzen da: aittak-eta-amak.
aitta-ordezko (ordezko aitta). iz. (NA). Padrastro. Ik. aitta-ordiazko. aitta-ordiazko. iz. (TE). Padre adoptivo. Umezurtz gelditu zanian, aitta-ordiazkuagaz jarri eben. aitta-semiak. iz. (NA). Padre e hijo(s). Hori pelukerixan dao berori eta!, aitta-semiak bazkaltzen dabe bakarrik. Pluralian erabiltzen da.
|