Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ikusi, ikuste. du ad. (TE). Ver; mirar, observar. Ikusi deigun oin zer dabillen bestekaldian. / Ointxe ikusi da gizona dana. / Gura eban bere begixegaz ikustia. / Ikusteka dago ondiok zertan amaittuko dan hori.
ez ikusi egin (ez ikusixa egin). esap. (AS). Hacer la vista gorda; simular no ver; hacer como que no ve. Aldamenetik pasau zan baiña ez ikusi egin zestan. / Batzuekin ez ikusixa egittia hobe, geratu eta háren barriketia aguantatzia baiño. / Parkatu baiña ez detsut ez ikusirik egin, ez naiz konturatu.  Ezezko testuinguruetan: ez ikusirik egin
ikusi erain [ikusi eragin]. dio ad.-esap. (OEH). Mostrar, hacer ver. Betiko moduan laguntzako banozu, ikusi eraingo detsut zein dan nere ixilleko maittia. (Ibilt 459). Ik. erakutsi.
ikusi ezin [ezin ikusi]. du ad. (TE). Odiar, aborrecer. Sarrittan, txikixak haundixa ikusi eziñ izaten dau. / Alkar ikusi eziñik gabiltzak. (Zirik 22). Ik. gorrotua hartu, gorrotau, alkar ikusi ezin.
ikusixan bistan / behian [ikusiaren behean]. esap. (TE). Por lo visto, al parecer; bajo examen. Ikusixan bistan, harek esan ebana, guzurra. / Ikusixan behian, ez da egixa harek esan ebana. Ik. itxuria dan lez.
ikusten danez [ikusten denez]. esap. (OEH). Por lo visto, a lo que parece. Ikusten danez ordutik hona etzera aldatu zu bate. (Zirik 100).  Adibidian ikusten da,  bertsuetan egitteko plazentziarren gipuzkerazko joeria.
iñor ondo ikusi ezin.
1 . iñor ondo ikusi ezin. esap. (TE). Envidiar, tener envidia, tener celos. Begi ederrak eta iñor ondo ikusi eziñ, gauza tristia. Ik. ikusi ezin, alkar ikusi ezin.
2 . iñor ondo ikusi ezin. esap. (TE). Envidia, celos. Bere bizi guztian izan dau iñor ondo ikusi eziña. Ik. alkar ikusi ezin, ikusiezin.
nik ikusten doranan letria. esap. (TE). Veo-veo. "Juego de adivinanza que consiste en revelar la primera sílaba del objeto a la vista y por el que se pregunta, para que lo acierten los demás" (TE, 576). Nik ikusten doranan letra letria... "Me".