Eibar aldeko hiztegia
kale. 1 . kale. iz. (TE). Calle. Txirixo-kalia zan gure txikitxako jolas tokixa. / Orduan, baso-bedarrak beteko dittu gaurko uri haundixetako kaliak. / Kalerik kale doia tanboliña Zezenana joten. / Guazen lehelengo etxera, eta afalduta gero urtengo dogu berriz kalera. / Eibarko kaliak zihar juan ei zan plaentxiatarrori. (Zirik 130).
Ik. Arrandi-kale, Barrenkale, Txirixo-kale. 2 . kale. iz. (TE). Casco (del pueblo), núcleo urbano, ciudad . Kalia ala baserrixa dozu nahixago? Anton. baserri. 3 . kale. iz. (TE). Fallo, falta; desacierto,desatino; fracaso. "No acertar o alcanzar el objetivo en un juego y por extensión en cualquier propósito" (TE, 475).
Betiko moduan, juan jako ondora bere betiko ipoiñekin zegozer ataratzeko asmuan, baiña kale oinguan. / Maskuelok, lehelenguetan kale, posturak berotzeko; gero hiru txirluak bola bakotxian. / Fralle birek, kale (tít.). (Ibilt 455).
kale egin. du ad. (TE). Fallar (el tiro, el golpe); salir algo mal, fracasar. Huts egin. / "En el juego de bolos, errar la tirada, y por extensión se dice de todo intento frustrado" (TE, 475).
Maskuelok lehelenguetan kale, posturak berotzeko; gero hiru txirluak bola bakotxian. / Dirutara juan da andrian etxekuetara, baiña kale eiñ dau. Ik. huts egin. kale gorrixan. adlag. En la miseria, en el desamparo; en la dura calle. Premiña gorrixan, ezer barik. / "De patitas en la calle" (UD, 154).
Kale gorrixan gaiñian laga eban lamai barik. Ik. kalera bota. kale-batze. iz. (TE). Cuestación pública, colecta, recaudación. Lagun-arteko gaztiak gaur kale-batzia dabe, itsasuan galdu diranen famelixen alde. kale-baztar [kale-bazter]. iz. (OEH). Esquina. Beste behin be kale baztar batian billau eban. (Zirik 55).
Ik. kale-bittarte, kale-kantoi. kale-bittarte [kale-bitarte]. iz. (OEH). Callejón, esquina. Kale bittarte batetik Fraixko agertu zan galtzarpian periodikua ekarrela. (Zirik 22).
Ik. kale-baztar, kale-kantoi. kale-garbitzaille [kale-garbitzaile]. iz. (TE). Barrendero,-a. Kale-garbitzailliak, gabaz ein bihar leukie zeregiña. / Paxan kale-garbitzallia Azalgianeko tabernako muestradorian euan iztarrixa freskatuaz. (Zirik 64).
Ik. garbitzaille. kale-kantoi. iz. (OEH). Esquina de calle. Plaentxiako kale-kantoi batian han euan Joxe Martin. (Zirik 148).
Ik. kale-baztar, kale-bittarte. kale-txakur. 1 . kale-txakur. iz. (TE). Perro callejero, abandonado. Ik. txakur. 2 . kale-txakur. iz. (TE). Golfo, tunante; juerguista. Kale-txakur ebillen, iñun ostaturik emon gura ez zetsela. kaleko jira. iz. (ETNO). Trabajos y recados que se hacen en la calle. Kaleko zeregiñak egin (ogixa, ura, errekauak, egunkarixa...).
Ik. jira, kaleko ostera. kaleko ostera (kale-ostera). iz. (ETNO). Trabajos y recados que se hacen en la calle. Kale-osteria, errekauak eiñaz. Ik. jira, kaleko jira. kalera bota. du ad. (TE). Despedir, expulsar; echar a la calle. Biharretik, etxetik bota. / "Despedir del trabajo; arrojar de casa" (TE, 475).
Hogei urtian beragaz eukittako bihargiña bota dau kalera. / Gaztiak, zaharra bota eban kalera. / Neskamiak kalera botatziakin aiskidetasuna neurri batera heldutzen zanian. (Ibilt 473).
Ik. kale gorrixan. kalerik kale. esap. (TE). De calle en calle. "Por las calles, de calle en calle" (TE, 475).
Kalerik kale doia tanboliña Zezenana joten.
Oso arrunta da egittura hau: kalerik kale, etxerik etxe, mendirik mendi...
|