Eibar aldeko hiztegia
gorputz (korputz). 1 . gorputz (korputz). iz. (TE). Cuerpo de seres vivos. Izaki bizidunen materiazko osagarrixa. / Enborra.
Korputza buztiñakin eindakua, arimia Jaungoikuan barrutiko arnasiagaz biztutakua. Ik. soin. 2 . gorputz (korputz). iz. (TE). Materia vs espíritu. "En sentido filosófico: (...) lo opuesto a espíritu" (TE, 501).
Gorputza daben gauzak dabe astuntasuna. Ik. arima. Gorputz da gehixen erabiltzen dan aldaeria.
3 . gorputz (korputz, gorpu) [gorpu]. iz. (TE). Cadáver. Gorputzak, lurperatzerakuan, kare bizixakin jarri zittuen. Gorputz da gehixen erabiltzen dan aldaeria; gorpu ez dago oso zabaldua baina erabiltzen da, askoz gitxiago izan arren.
gorputz hil. iz. (OEH). Cadaver. Etxian sartu zanian, Atxolin zanaren senide elizkoiak eruan eben gorputz hillaren aurrera. (Zirik 12).
gorputz-bateko (korputz-bateko). izlag. (NA). Sin forma, sin curvas. Gerri inguruan eta, formarik ez daukan personia, bardiña goittik behera.
gorputz-bide. iz. (TE). Camino funerario. "El camino rural por donde se lleva a los muertos al pórtico de la iglesia, para el entierro" (TE, 501).
"Gorputz-bidia" eta baitta "elizbidia" esaten jako gorputzak elixataira jatsitzeko izentautako bidiari. Ik. bidetxingor, burdibide, estrata, harbide, txingor, andabide. |