Eibar aldeko hiztegia
ondiok (oindiok, onddiok) [oraindino]. adlag. (TE). Todavía, aún. Oindiok ez ditturaz zorrak ordaindu. / Ondiok estudixuetan dabill. / Dudan zare oindiok! (Zirik 64).
/ Gizon zelebre hau ondiok eibarren bizi da. (Zirik 89).
/ Baiña Dukesia, Zaldunan talaixan, zein oindiok festara heldu ez zanez [...]. (Ibilt 486).
/ Ondiok gehixago mintzen eban bere maittia ete zan kulpagarri pentsatziak. (Ibilt 486).
Gehixen, ondiok formia erabilli izan da Eibarren, / "Comunmente" (TE, 585).
oindio be (oindiok pe) [oraindino ere]. adlag.-esap. (OEH). Todavía. Kriarak geldittu barik abasto emon eziñik dabillaz da hi oindiok pe triste hago. (Zirik 70).
/ Oindiok be konturatuko ez balitza bezela. (Ibilt 459).
ondiokan (oindiokan, onddiokan). adlag. (TE). Todavía, aún. Millaka urte batzuen ostian, badira ondiokan gure artian esanak, ohitturak eta trepetxuak beti lehenak diranak. / Oindiokan bertan irauntzen dot. / Ondiokan ez da etorri. / Jaixa ez zan oindiokan amaittu. (Ibilt 490)
-an- dakan formia ez da Eibarren gehixen erabiltzen dana.
ondiokuan (oindiokuan) [oraindinokoan]. adlag. (TE). En lo que va hasta ahora, hasta la fecha; todavía, aún. Ondiokuan ez da agertu beste bat ha lakua. / Oindiokuan behin be (ez dau) galdu harek iri-probarik. |