Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
txar.
1 . txar. izond. (TE). Malo,-a. Txarra dago arraiñ hori, eta hobe izango dogu katuari emotia. / Horixe dok iñondako desio txarra. (Zirik 125). / Ha be ez zonan ba hain gizon txarra. (Zirik 26).
2 . txar. iz. (TE). Mal. "El mal metafísico" (TE, 687). Nundik sortutakua dan edo zergaittik daguan txarra munduan, ondiok zeresana emoten segiduko daben arazua.
3 . txar. iz. (OEH). Cosa mala, lo malo. --Txoriburu askok diñue, liburu onak eta txarrak, danak irakorri bihar dirala. Baiña, nik esango neskixue: [...] danak irakorri bihar badira, perretxikuak pe, onak eta txarrak, danak jan deixezela!! (Zirik 44). / Emaztiak ez zeixan txarrik pentsau, hasarre eitten zetsan askotan. (Ibilt 470). / Egon zaittez ziur zure txarrik ez dorala sinistu. (Ibilt 480).
txarrera hartu. du ad.-esap. (TE). Tomar a mal, malinterpretar. Intenziñorik onenagaz esan netsan esan netsana, baiña txarrera hartu zestan. / [...] Zaharrentzat "ikusi juat" eta "ikusi jetsat" gauza bi dira. [...] Hortik pentsau zeike, irakorle, bati esan ezkero: "hire arrebiari ikusi jetsat", txarrera hartu leikiala. (Zirik 31). Ik. txarrera jo.
txarrera jo. esap. (TE). Ir a malas. Txarrera joko bagendu, ha galduta litzateke. Ik. txarrera hartu.
txarrian. adlag. (TE). A malas, a las malas, por las malas. Onian ona da, baiña txarrian gizon izugarrixa. Anton. onian.