Eibar aldeko hiztegia
pentsau, pentsatze [pentsatu]. 1 . pentsau, pentsatze [pentsatu]. du ad. (TE). Pensar; opinar; reflexionar, meditar. Zuzen be, zeuk diñozun bezela pentsatzen dot neuk be. / Asmau, barriztau, debekau, kontau, pentsau... / Baiña egixa ez detsula ezkutatzen pentsatzen dozunetik... (Ibilt 481).
/ Amoriozko eta gorrotuzko nahasteko begirakune batekin beitturik bere
zoritxarraren kulpagarri pentsatzen ebanari. (Ibilt 488).
/ Gaizki pentsatze bategaz zaurituta eguan. (Ibilt 482).
/ --Hik zer pentsatzen heban ba? (Zirik 17).
/ Ta, hortik pentsau zeike, irakorle [...]. (Zirik 31).
/ Etxakixat ba! Dana biharrekua zuan. Pentsaik, pieza bat bi aldiz kantau biharra izan juek. (Zirik 85).
/ Herri guztiaren barregarri ipintzia pentsau al dok? (Zirik 28).
2 . pentsau, pentsatze. zaio ad. Parecer; imaginarse, figurarse. Begittandu, irudittu, iritxi.
Zer pentsatzen jatzu holan eitten badogu? Ik. iritxi, begittandu. pentsatzeka (pentsatzeke). esap. (OEH). Sin pensar. Han ebillen [...] bere andria inguruan ibilli bihar hebanik pentsatzeka. (Zirik 76).
pentsau erain [pentsatu eragin]. dio ad.-esap. (OEH). Hacer pensar. Erregutzen detsut beittu deizula ia iñoiz ikusi destazun ezer txarto pentsau eraitzeko gauzarik. (Ibilt 480).
zer pentsauan jarri [zer pentsatuan jarri]. esap. (TE). Ponerse a pensar. Eta zer pentsauan jarri zan, eta azkenerako haren jardunak benderaturik, haren desiora apaldu zan. (Ibilt 485).
|