Eibar aldeko hiztegia
autu. iz. (TE). Conversación, diálogo; cuestión, tema, asunto; suceso, incidente. Autua zan, batak zor zetsala bestiari... / Autura juan da, zer ete dan ikustera. / Euren artian sortu zan autu bat, burrukarakua. / Elgetan ez ebillen beste auturik, zezenak gora ta zezenak bera / Sarri pasiatzeko jazten da eta askotan pasiatzea atxikixatzat hartuaz autua batzeko ta horregaittik, adarjote alde deitzen jako Eibarren "ibilgonia". (Zirik 28).
/ Bixamonian, Gautxorixezia han juan zan auzoko andra guztieri autua eruatera. (Zirik 27).
/ Egoera ha ikusitta plaentxiatarren batek laster zabaldu eban autua. (Zirik 110).
/ Etxian be ez eban beste auturik ataratzen zorioneko sermoilarixori baiño. (Ibilt 463).
/ Honek bildurra hausirik, atara zetsan zer ixilleko aututan ziharduan emaztian kontura, eta laga zetsan berari ixilleko kartiori. (Ibilt 463).
Ik. auzi, kustiño, tema. "Con acento prosódico en la segunda u" (TE, 200) [autúa].
autuan ibili (autuan ibilli). da ad. (TE). Ser parte en, andar metido en. Partian izan, ibili. / "Ser parte en una cuestión o en algún suceso" (TE, 200).
Gaztia nintzan baiña autuan ibilli nintzan, herri guztia zalako parte. Ik. autuan izan. autuan izan. da ad. (TE). Ser parte en. Partian izan, ibili. / "Ser parte o cómplice en un asunto (TE, 200).
Saulo bat, gero Paulo izenagaz jentill artera Barri Ona zabaltzeko izentautakua, San Estebanen harrikako heriotzan, autuan izan zan. Ik. autuan ibili. |