Eibar aldeko hiztegia
1 . arte (arta). iz. (TE). Encina (Quercus ilex). Arta bi edo hiru jartzen jakoz baserrixari nordiak joten daben aldetik, nola ba arbola honek ez daben galtzen orririk, euri, txingor eta haixe hotzetatik etxia gordetzeko. Toponimixan Artegieta, Artaetxeberria izenak dagoz.
arta-mendi. iz. (TE). Bosque encinar; monte encinar. "Generalmente coincide con las manchas calcáreas del terreno" (TE, 171).
Arta-mendixa orraztu eben zihero, ikazgintzarako. Ik. artadi, artetza. arta-orri. iz. (TE). Hoja de encina; hoja de la encina, perenne. Arta-orrixa urte guztirakua danetik, haixe hotzetatik gordetzen dau baserrixa. / Hamen artia gitxi. Arta-orrixa izeten zan ganauendako, neguan!. |