Eibar aldeko hiztegia
ha [hura]. erak. (TE). Aquel, aquella / el, la; aquél, aquélla, aquello / él, ella, ello. 3. graduko erakuslia da, nominatibo singularra. Izenordaiña edo determinatzaillia izan leike. Gizajo ha, ez dago ondo. / Begira nintzan artian jausi zan ha. / Ardixetara eitten ebana aurkittu zan ha txakurra eta hill ein bihar izan eben. / Argala baiña gogorra, dana gixarria zan ba ha gizona. / Egun hartan, Iragorrin izan giñan. Ik. harék, haura. Batzuetan erakuslia izenan ondorik ipinitta erabiltzen da; beste batzuetan, aurretik eta ondorik, "birrittako erakusliak" esaten jakuen modua. Nominatibokuak ez diran beste ejenplo batzuek be hamentxe ipiñi doguz. |