Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
bihargin.
1 . bihargin [behargin]. iz. (TE). Obrero,-a; operario,-a; trabajador,-a; empleado,-a. Antxiña, burdiñoletan biharrian jarduten ebenetako bat. Burdiñoletako langillia. Peru Abarca-ko Maisu Juanek opiziale deitzen detsana. / Ofizio jakin batian jornalian diharduana; batez be industrian (ETNO). Afraiz gure osabia, Txarridunaneko bihargiña izan zan. / ["Peru Abarca"-n] MJ: -Zenbat opiziale dira eta zer aloger emoten jakue? P.: -Dira lau bihargiñ: ijelia, urtzaille bi eta gatzamaillia. Alogera hainbestekua da.... / Bihargiñak jornal gehixago eskatzen jetsek uezabari. / Ez dittuzue ikusi grabadorien biharrak? ba, gauza fiñeko bihargiñik onenak eurak dittuzue. / Onenetako bihargiña dok hori. / Jauntxo itxura gehixago eukan bihargiñana baiño. (Zirik 32). Ik. langille, obrero, opiziale.
2 . bihargin [behargin]. iz. (TE). Clase obrera (en sentido colectivo); clase trabajadora. Esanahi kolektibuan: bihargin-klasia, langillerixia (ETNO). / "En sentido colectivo" (TE, 255). Bihargiña alkar aittu zanetik, asko jaso zan bere eskubidietan.
3 . bihargin [behargin]. izond. (TE). Laborioso,-a, trabajador,-a. Biharra egitten dabena, langillia (ETNO). Gazte-gaztetatik agertu zan asmotsua eta bihargiña. / Eskopetagiñak beti izan dittuk zintzuak eta bihargiñak.