Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
iñoiz.
1 . iñoiz (iñoix) [inoiz]. adlag. (TE). Nunca, jamás; ni una vez. Ezezko esaldixetan, sekula bez. Sekula (ez), egundo (ez). Gehixago iñoiz (ez naiz) ni agertuko etxe honetara... Ik. egundo, iñor, iñora, iñun, iñundik iñora, sekula.  Ezezko aditzekin erabiltzen da normalian (ez da iñoiz etorri).
2 . iñoiz [inoiz]. adlag. (TE). Alguna vez; en alguna ocasión. Ezezko esaldixak ez diranian, behin edo behin. Iñoiz bihar baldin badozu nere laguntasuna, berba bat dozu nahikua. / Badakixe iñoiz, nahiz da debekauta egon, errekara zianuroa botatzen. (Zirik 23). / Erregutzen detsut beittu deizula ia iñoiz ikusi destazun ezer txarto
pentsau eraitzeko gauzarik. (Ibilt 480).
Ik. iñoizko denboran, iñon, iñor, iñora, iñundik iñora, iñun.  TEk diño baldintzazkuetan erabiltzen dala, baiña beste batzuetan be bai: iñoiz etorriko naiz.
iñoizko denboran [inoizko denboran]. adlag. (TE). Alguna vez; en alguna ocasión. Egunen batian. Balixo hipotetikua dauka gehixenbat. Iñoizko denboran, ni biharrian baziñaz... / Ikasi deixezela bertso hónek, iñoizko denporan defenditzerik nahi izan ezkero be. (Zirik 95). / Iñoizko denporan txapeldun izatera heltzen banaiz. (Zirik 116). Ik. iñoiz.