Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
kaxa. iz. (TE). Culata de arma, larga o corta. Su-armen kulatia: arma luziena eta motzena izan leike. / "Kaxak egitteko intxaur egurra erabili izan da beti" (ETNO). Ondo eindako kaxia, ikusgarrizko biharra. / Kaxak eitteko intxaurra. Intxaurra besterik ez dau balio. Intxaurra izaten zan. Ta horrek intxaurrak erosten zittuen, zerriakin tabloiak ebagi, kaxia eitteko zabalera baten, ta harek eukitzen zittuen sikatzen. Ta, gero, sikatzen zianian, ba, arotzak plantillia eukitzen eban, kaxian formia, ta zerra-zinttiakin ebagi.
kaxa-aurre. iz. (ETNO). Delantera de culata. Kaxian aurreko aldia. Ik. kaxapunta.
kaxak pikau. du ad. (ETNO). Picar culatas. Kaxian azalian erreixa edo kanaltxo kurutzatuak egittia, esku-erremintta batekin. Etxietan andrakumiak egitten eben kaxa-pikatzen. Lehen, makiña bat etxetan egitten ziran esku-lanak Eibarren, bai kaxa-pikatzen, bai damaskinaurako pikatzen, perliatzen....
kaxaprentsa. iz. (ETNO). Mordaza para atar culatas. Kaxia lotzeko erabiltzen dana baskuliakin ajustatzerakuan.
kaxapunta. iz. (ETNO). Delantera de culata. Kaxian aurreko aldia. Ik. kaxa-aurre.
kaxaurreko prentsa. iz. (ETNO). Mordaza para delantera de culata. Kaxa-aurriari edo kaxapuntiari formia emoteko kolokaziñua.