Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ola. iz. (TE). Ferrería; taller, fábrica. "Obrador y también artefacto o aprovechamiento de agua" (TE, 589). / "Burdin-minerala landu eta burdiñia lortzen zaneko antxiñako lantegixa. Jeneralian burdiñia egitteko lantegixak edo burdiñolak. Agorrolak eta haizeolak (mendixetakuak) zeharrolak (urez mogitzen ziranak)"(ETNO). Hau oiñ erreta agertzen dan etxia, olia zan. / Ondo diñozu; heldu gara olara, eta eukiko dozu zer ikusi eta zeri berba egiñ. / Atzenengo, holatxe sailkatzen ziran: ola-nagusixak edo zeharrolak eta ola-txikixak edo olatxuak. Ik. burdiñola, agorrola, haizeola, zeharrola.  Toponimixan ugeri erabilli izan da, bigarren elementu moduan: "En palabras compuestas denota unas veces el lugar en que se trabaja el material a que se refiere el miembro antecedente, y otras, artefacto de la clase que asimismo determina el antecedente" (TE, 589): "Egurrola, Arriola, Burdiñola. Aixola, Urola, Mandiola, Mutiola, Gisasola" (TE, 589)."-ola guztiak ez dira fábrica, toponimian behintzat; lekua, borda... ere izan leizke. cf. Urkiola, Gisasola, hemen -ola etxola izan leike" (AN).
ola nausi (ola nagusi) [ola nagusi]. iz. (ETNO). Ferrería mayor. Olak honetara sailkatzen ziran: ola nagusixak edo zeharrolak, eta ola txikixaguak edo tiraderak, eta ola txikixenak edo olatxuak. Ik. ola txiki, olatxo, tiradera, zeharrola.
ola txiki. iz. (ETNO). Ferrería menor. Ola nagusixa baiño txikixagua eta tiraderian neurri bardiñeko burdiñolia. Eibarren 1752xan, ola bi egozen: bata ola nagusixa eta bestia txikixagua (tiradera / olatxo), bixak Salvatierrako Kondianak. Ik. olatxo, tiradera, zeharrola.
olatxo. iz. (ETNO). Ferrería menor. Ola txikixen artian txikixenak, tiraderak baiño txikixaguak ziran. Burdiñazko pieza zehia lantzen zan olatxuetan, goldiak, perrak..., baiña tiraderak ugarixago ziran pieza zehia be lantzen zeben-eta. Ik. ola txiki, tiradera, zeharrola.