Eibar aldeko hiztegia
2 . bela [bele]. iz. (TE). Corneja (Corvus coronae). Lehenago belia, bandada haundixetan, sarri agertzen zan gure inguruetara. / Bela baltza bezin zorigaiztokua. / Gehittu dana belia da. Belia ikaragarri gehittu dok. Txorixa listua! Argixa da, oso argixa. Besterik ezebez, bestiak galdu. Garai batian mikak gehittu ziran, baiña gero belak etorri ziranian bialdu ein zittuen; haundixagua eta gogorragua itxuria, eta bialdu ein jittuezak. Ik. belianak. Artikulua daukanian holan esaten da: [belía]. Belabaltz. "Cuervo negro, adjetivado por tener las patas negras, lo que viene a decir que se alimenta de carroña, al contrario de los de patas amarillas, que son granívoros" (TE, 237). belatxiki. iz. (ETNO). Grajilla (Corvus monedula). Ik. belatxinga, belazar. belatxinga. iz. (TE). Grajilla (Corvus monedula). Belatxingaz bete zan solua. Ik. bela, belatxiki, belazar. belatxinga piko-hori. iz. (ETNO). Chova piquigualda (Pyrrhocorax graculus). belatza. iz. (TE). Bandada de cuervos. Arto-saillian jatxi zan belatzia, eta baltz-baltz agiri zan. belazar. iz. (ETNO). Cuervo (Corvus corax). Ik. belatxinga, bela, belatxiki. Eibarren gitxittan ikusten da espezie hau eta Corvus coronae-n izena emoten jako; haundixagua danez, belazar be esaten jako.
beliana egin. esap. (EEE). Escapar, huir. Hanka egin, ospa egin. Iñori ezer aitzen emon barik beliana eiñ eban. |