Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gei.
1 . gei [gai]. iz. (TE). Materia, sustancia; material, elemento. Zeozer egitteko materixala: buztarrigeixa, ardazgeixa, soiñekogeixa, ehungeixa... Personekin be bai, jakiña: abadegei, senargei, andragei... Horren harira, animalixen munduan, mitxeleta-geixa, kakalardo-geixa, e.a. esaten da, larva esanguriakin. Inguruan ziran burdiñolak, sugeixa basuetatik ataratzen eben. / Kapitala, aitzen dabe sozialistak, gaur eguneko modura lan eitteko bihar dan guztia: lurra, geixak, errementadixa eta eskuarteko dirua. / Kargabarrak, labarako sugeixa. / Gabon aurrian salgeixa batzen da dendara, asko saltzeko asmuan. / Oingo neguan, luze doia-ta, sugeixa falta izango dogu. / Harixa eruan eta izarageixa ekarri, bihar dan sarixa ehunliari ordainduta . Ik. materixal, kurutzei.  Lehenago ugari erabiltzen zan berbia (ikusi TEn adibide ugarixak), baiña galtzen daguana.
2 . gei [gai]. iz. (ETNO). Larva.  Eibarren erderazko ser capaz esateko, gauza izan edo kapaz izan esaten da. Baiña gei berbia be erabiltzen da proyecto de cosa, material para hacer cosas... esanguriakin. Horren harira, animalixen munduan, mitxeleta-geixa, kakalardo-geixa, eta holakuak esaten dira. Arraiñen kasuan, zehe da gehixen erabiltzen dana: amorrain-zehe, ezkaillu-zehe... baiña larva barik alevín esanguriakin.